Peter Hacks

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Peter Hacks
Bundesarchiv Bild 183-D0213-0049-003, Peter Hacks vor Westberliner Studenten.jpg
Bizitza
Jaiotza Wrocław1928ko martxoaren 21a
Herrialdea  Alemania
 Alemaniako Errepublika Demokratikoa
Heriotza Groß Machnow2003ko abuztuaren 28a (75 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Anna Elisabeth Wiede
Hezkuntza
Heziketa Municheko Unibertsitatea
Hezkuntza-maila doktoretza
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea antzerkigilea eta idazlea
Enplegatzailea(k) Berliner Ensemble  (1955 -  1960)
Deutsches Theater  (1960 -  1963)
Jasotako sariak
Kidetza German PEN Center
Berlingo Arteen Akademia
IMDb nm1279581
Peter Hacks Signature.jpg

Peter Hacks (Wrocław, 1928ko martxoaren 21a - Berlin, Alemania, 2003ko abuztuaren 28a) alemaniar idazlea izan zen, jatorriz eslovakiarra.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko Berlinera alde egin zuen 1955ean, eta Bertolt Brechten Berliner Ensemble taldera bildu zen; gerora, (1960-1963) Deutsches Theater-en ibili zen.

1963an, antzerkia utzi eta literaturan murgildu zen erabat. Nabarmena da haren obretan, lehenbizikoetan batik bat, Brechten eragina, gero harekiko lotura hautsi bazuen ere.

Hasieran, gai historikoko komediak idatzi zituen, ikuspegi marxistatik azalduak: Eröffnung des indischen Zeitalters (1955, Indiako aroaren hastapena); Die Schlacht bei Lobositz (1958, Lobositzeko gudua); Der Müller von Sanssouci (1958, Sanssouciko errotaria); eta errealismo sozialistaren mugak gainditzen ahalegindu zen, klasizismo sozialistaren bila ekinez.

Aipagarriak ditu honako beste obra hauek ere: Volksbuch von Herzog Ernst (1957, Ernst kondearen liburu herrikoia) eta Historien und Romanzen (1986, Istorioak eta erromantzeak).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peter Hacks Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]