Peter Maxwell Davies

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Peter Maxwell Davies
M davies.JPG
Master of the Queen's Music Itzuli

Bizitza
Izen osoa Peter Maxwell Davies
Jaiotza Salford Itzuli1934ko irailaren  8a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Sanday (Orkadak)2016ko martxoaren  14a (81 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Leuzemia
Hezkuntza
Heziketa Princetongo Unibertsitatea
Royal Northern College of Music Itzuli
Irakaslea(k) Richard Hall
Ikaslea(k) Roberto Brambilla Itzuli
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, orkestra zuzendaria, musika-irakaslea, soinu banda konpositorea eta musikaria
Enplegatzailea(k) Royal Academy of Music
Lan nabarmenak Symphony No. 4 Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Bavarian Academy of Fine Arts Itzuli
Genero artistikoa opera
Sinfonia
Musika instrumentua pianoa
Diskoetxea EMI Classics Itzuli
IMDb nm0203903
www.maxopus.com/

Peter Maxwell Davies (Manchester, Ingalaterra, 1934ko irailaren 8a - Sanday, Orkadak, Eskozia, 2016ko martxoaren 14a) abangoardiako musikagilea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manchesterko Musika Talde Berriko kide zen, Birtwisle eta Alexander Goehrrekin batera. Musika-ikasketak Manchesterko Musika Eskolan eta Manchesterko Unibertsitatean egin zituen. 1957an, beka bat irabazi zuen Goffredo Petrassi musikagile italiarrarekin Erroman ikasteko. Ikasketak amaitu ostean, musika-irakasle izan zen Cirencesterko eskolan. 1967an, musikagile eta interprete gisa hasi zen Pierrot Playersekin (taldearen sortzaile izan zen, Birtwislerekin batera). Daviesen hurrengo hiru urteetako konposizio gehientsuak esandako taldeak interpretatu zituen. 1970ean desegin zen taldea, eta The Fires of London izeneko taldea sortu zuen Daviesek, musika-zuzendari bakarra bera zela. Urte hartatik aurrerako musika gehiena Eskoziako Orkney uharteetan egin zuen, eta eskoziar musikan oinarritu zituen bere konposizio asko.

Gizon armatuaren gaineko meza izeneko obran, Erdi Aroko musikako hainbat elementu antzematen dira, ez dago alferrik XIII. mendeko dantzetan inspiratua. Antzerkirako egin dituen lanen artean aipatzekoak dira Eight song for a mad king, Le jongleur de Nôtre Dame maskaradarako idatzia eta Vesalii icones. Hainbat opera ere idatzi ditu: Taverner, XVI. mendeko musikagilearen bizitzari buruzkoa, The two fiddlers, Orkneyko haurrentzat idatzia, The Lighthouse, The martyrdom of St. Magnus eta Ave Maris Stella. Aipagarriak dira, orobat, Veni Sancte spiritus, Magnum mysterium, Leopardi fragments (tronpetarako sonata), bi sinfonia eta Turris campanarum sonatium, Yamash'ta japoniar perkusionistarentzat idatzia.

2004. urtean Master of the Queen's Music izendatu zuten, eta 2008. urtean Manchester University Music Societyko (MUMS) buru. 2009tik aurrera, Cambridgeko Homerton Collegeko ohorezko kide zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]