Petra Mede
| Petra Mede | |
|---|---|
(2024) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Petra Maria Mede |
| Jaiotza | Stockholm eta Högalid Parish (en) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | suediera |
| Familia | |
| Aita | Klas Mede |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Stockholmgo Unibertsitatea Artean graduatu : frantses |
| Hizkuntzak | suediera ingelesa frantsesa italiera gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | telebista aurkezlea, komediantea, kazetaria, dantzaria eta idazlea |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| petramede.se | |
Petra María Mede (Stockholm, 1970eko martxoaren 7a) Suediako telebistako umorista eta aurkezlea da.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mede ezaguna da Morgonsoffan eta Parlamentet umore saioetan egindako paperengatik. Stockholm Live saioan umorezko bakarrizketak ere egin ditu Medek. 2009an Melodifestivalen 2009 aurkeztu zuen, eta Suediako ordezkaria izan zen 2009ko Eurovision Kantu Lehiaketan.
2009an Suediako emakumezko umorista onenaren saria jaso zuen. 2013an, SVTk Malmön ospatu zen 2013ko Eurovision Kantu Lehiaketa aurkezteko aukeratu zuen. 2015ean, UERk eta BBCk Eurovision Song Contest's Greatest Hits gala berezia aurkezteko aukeratu zuten, Graham Nortonekin batera, Eurovision Lehiaketaren 60. urteurrena ospatzeko. 2016an, bigarren aldiz hautatu zuten Stockholmetik 2016ko Eurovision Kantu Lehiaketa aurkezteko, Måns Zelmerlöw-ekin batera. SVTk hirugarren aldiz aukeratu zuen Eurovision 2024ko kantu lehiaketa aurkezteko, Malin Åkermanekin batera.[2]
Horrez gain, Guldbagge Sariaren, suediar zinemaren zeremonia aurkeztu du Medek behin baino gehiagotan.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mede Partille herrian hazi zen, Goteborgetik gertu. Suedieraz, ingelesez, gaztelaniaz, italieraz eta frantsesez hitz egiten du jariotasunez. Alaba bat du Mattias Günther bikotekide ohiarekin, 2012an jaioa. Bikotea 2015ean banandu zen.
Telebistan egindako ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Stockholm Live (2007)
- Extra! Extra! (2007-2008)
- Parlamentet (2007-2009)
- Dubbat (2008)
- Hjälp! (2008-2009)
- Morgonsoffan (2008)
- Det sociala spelet (2008)
- Musikmaskinen (2008)
- Sverige pussas och kramas (2008)
- Melodifestivalen 2009 (2009)
- Snillen snackar (2009)
- Roast på Berns (2009)
- Cirkus Möller (2009-2010)
- Babben & Co (2009)
- Sjön suger (2009)
- Petra Mede Show (2010)
- Välkommen åter (2010)
- Gala de los premios Guldbagge 2011 (2011)
- Maestro (2011 y 2013)
- Gala de los premios Guldbagge 2012 (2012)
- Högklackat (2012)
- Festival de la Canción de Eurovisión 2013 (2013)
- Jülvard (2013)
- Gala de los premios Kristallen 2014 (2014)
- Gala de los premios Guldbagge 2015 (2015)
- En clown till kaffet (2015)
- Eurovision Song Contest's Greatest Hits, con Graham Norton (2015)
- Gala de los premios Guldbagge 2016 (2016)
- Melodifestivalen 2016 (1.ª semifinal), con Gina Dirawi (2016)
- Festival de la Canción de Eurovisión 2016, con Måns Zelmerlöw (2016)
- Gala de los premios Guldbagge 2017 (2017)
- Festival de la Canción de Eurovisión 2024, con Malin Åkerman (2024)
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2012, Medicinen
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hon blir ny programledare | Melodifestivalen | Nöjesbladet | Aftonbladet. Aftonbladet.se 18 de diciembre de 2008.
- ↑ Petra Mede to host Eurovision 2013. 28 de enero de 2013.