Petra tou Romiou

Koordenatuak: 34°39′49″N 32°37′37″E / 34.663517°N 32.62697°E / 34.663517; 32.62697
Wikipedia, Entziklopedia askea
Petra tou Romiou
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak34°39′49″N 32°37′37″E / 34.663517°N 32.62697°E / 34.663517; 32.62697
Estatu burujabe Zipre
Zipreren banaketa administratiboaPafosko barrutia
Community of Cyprus RepublicKouklia

Petra tou Romiou ("Erromatarren harkaitza") edo Afroditaren harkaitza (grezieraz: Πέτρα του Ρωμιού, Pétra tou Romioú) Pafosetik gertu Limasolerako bidean itsasertzean dagoen harkaitz famatua da. Ingurunearen edertasunaz gain greziar mitologian Afroditaren jaiotzaren tokia izateak bihurtzen du turistiko[1].

"Betiereko gaztetasuna" lortzen omen da harkaitzaren inguruan bainatuz gero, baina itsasoa zakarra izan ohi da inguru honetan eta harkaitzera igotzea eta itsasora sartzea debekaturik dago.

Kondairak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afroditaren jaiotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petra tou Romiou inguruko itsasertza.

Kondaira baten arabera Afrodita bertan jaio zen. Harkaitzaren inguruan itsasoaren olatuak sortzen dituen aparrak eragingo zuen kondaira, izan ere Gaiak ("Ama lurra") Kronos semeari agindu zion Urano aita zikiratu zezala, eta ondoren barrabilak itsasora jaurti zituen. Hortik jaio zen Afrodita, edertasunaren jainkosa.

Bertan erroturiko beste kondaira batek dio Kronosek aita segarekin erdibitu zuela. Uranok hegan ihes egin bazuen ere gerritik beherako zatia urterara erori zen eta sorturiko aparretatik neskatxa bat sortu zela, Afrodita. Olatuek Ziterara (Grezian) eraman zuten, baiona beranduago Ziprera itzuli zen. Afrodita orduan Zipreko jainkoen biltzarrean sartu zen[2].

Pafosen Afroditaren tenplua eraiki zen eta antzinateko Afroditaren kulto gune handiena sortu zen. Homerok berak ere aipatu zuen Odisea liburuan[3]. Erromatarrek Zipre eskuratu zutenean Afroditaren mitoa jaso zuten. Hauek Venus izena ema zioten.

Akaziarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petra tou Rimou dagoen Achni hondartzan akaziarrak lehorreratu zirela esaten duen kondaira era badago. Troiako Gerratik itzuleran desbideratu zirela esaten du[1].

Basil heroia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Digenis Akritas-en idazkia.

Digenes Akritas abestiak Basil heroiaren istorioa kontatzen du. Basil erdi bizantziarra eta erdi sarrazenoa ("arabiarra") zen, hortik Digenes ("bi odol") ezizena. Abestiak dioenez Troodos mendietatik harkaitz erraldoi bat bota zuen erasoan zetozen sarrazenoen aurka[4]. Bizantziarrek beren burua ekialdeko erromatartzat zeukaten eta hortik datorkio harkaitzari "Erromatarren harkaitza" izena[1].

Inguruan dagoen beste arroka batek "Sarrazenoen harkaitza" izena du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Petra tou romiou» web.archive.org 2013-12-12 (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  2. «The Theogony of Hesiod» www.sacred-texts.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  3. Smith, William. (1854–1857). "Paphus". Dictionary of Greek and Roman Geography.. London: John Murray..
  4. «Aphrodite rock - Visit Aphrodite Rocks in Paphos Cyprus» web.archive.org 2013-04-07 (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]