Petri Nafarroakoa (1366-1412)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Petri Nafarroakoa (1366-1412)

Bizitza
JaiotzaÉvreux1366ko apirilaren 5a
Herrialdea Nafarroako Erresuma
HeriotzaSancerre1412ko uztailaren 29a (egutegi gregorianoa) (46 urte)
Familia
AitaKarlos II.a Nafarroakoa
AmaJoana Frantziakoa
Ezkontidea(k)Catherine of Alençon (en) Itzuli  (1411 (egutegi gregorianoa) -
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEhun Urteko Gerra

Petri Nafarroakoa edo Petri Évreuxkoa (Évreux, 1366ko martxoaren 31aSancerre, 1412ko uztailaren 29a) Nafarroako infantea eta Mortaingo kondea izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlos II.a Nafarroakoa erregea eta bere emaztea zen Joana Frantziakoaren semea izan zen.

1370ean, aitaren jokabide zuzena kontrolatzeko, Karlos anaiarekin batera, gatibu geratu zen Karlos V.a Frantziakoaren Gortean. Bertan 1381era arte izan zen eta Karlo VI.a izango zenaren lagun min bilakatu zen. Bere orduko armarriak Pierre filz de Roy de Navarre / Conte de Mortaing (Petri Nafarroako erregearen semea / Mortaingo kondea) zioen[2]

1387ko urtarrilaren 1ean aita istripu batean hil ondoren, Karlos bere anai nagusia Nafarroako errege eta Évreuxko konde bilakatu zen. Ordurako jadanik Mortaingo kondea zen eta, anaiaren ordezkari (luogotenente) bihurtuta, leinuak Frantzian zituen lurraldeak gobernatu zituen.

1411ko apirilaren 21ean, Alençongo dukeen gazteluan Katalina Alençongoa (1380-1425) Beaumont-au-Maineko bizkondesa ezkondu zuen.

Karlos III.a semerik ez zuenez, anaiaren oinordekoa izateko gura izan zuen, baina 1412ko uztailaren 29an anaia baino lehen hil zen. Parisko San Antonio abadian lurperatu zutenean, bere hilobiak honela zioen: dominus Petrus de Navarra domini Karoli quondam regis Navarre filius et comes de Mortaing (Pietro Nafarroakoa jauna, Karlos Nafarroako erregearen semea eta Mortaingo kondea).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Klötgen, Jürgen. (1996). «Un précieux document inédit de Pierre de Navarre (1377)» Revue Historique et Archéologique du Maine (Le Mans) (CXLVII): 297-304..
  2. de Vaivre, J.B.. (1973). «Les armoiries de Pierre de Mortain"» Bull. Mon. (Paris) (131): 29 -40..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.