Petrolio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Petrolio-zelaia Kalifornian (AEB), 1938an.

Petrolio (latinetik Petroleum, eta hau grezieratik πέτρα, "harri" + ἔλαιον, "olio") osaera ezberdineko hidrokarburoen (batez ere alkanoen) nahasketa likidoa da. Hidrokarbonoaren kate-luzera C5H12 eta C18H38 artean da. Materia naturala da, beltza edo marroi iluna (horixka edota berdexka ere izan badaiteke ere), nahiz eta osaeraren arabera, itxura desberdina hartzen du.

Energia emateko duen gaitasun handiarengatik, aise garraiatzeagatik eta bere ugaritasun erlatiboarengatik, 1950eko hamarkadatik aurrera munduko energia-iturririk garrantzitsuena bilakatu da. Gainera, hainbat produktu kimikoren (disolbatzaile, ongarri, plastiko edota pestiziden) lehengaia ere bada petrolioa. Energia ekoizteko kontsumitzen ez den %16 material horietan erabiltzen da.

Lurrazaleko zenbait tokitako arroka porotsuetan dago. Ezagutzen diren petrolio-erreserbek 1,2 trilioi upel dauzkate hainbat estimazioren arabera eta hare-petrolioa kontuan hartu gabe. Egungo kontsumoa 84 milioi kupel egunekoa izanda, erreserbak 2039an dira amaitzekoak, aurkikuntza berriak, kontsumo-aldaketak, hare-petrolioaren erabilpena eta beste faktore batzuk aintzat hartu gabe.

Kimika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oktanoa, petrolioan aurki daitekeen hidrokarburoa (marrak lotura bakoitiak, esfera beltzak karbono atomoak eta zuriak hidrogenokoak dira)

Petrolioaren egitura kimikoa luzera ezberdineko hidrokarburo katez osatua dago. Hidrokarburo ezberdun hauek distilazioz banantzen dira petrolio findegietan gasolina, fuela, kerosenoa eta beste hidrokarburo batzuk ekoizteko. Alkano hauen formula orokorra CnH2n+2.

Adibidez, 2,2,4-Trimetilpentanoa, gasolina ekoizteko oso erabilia, C8H18 formula du, oxigenoarekin erreakzioa duena exotermikoki:

2C_8 H_{18(l)} + 25O_{2(g)} \rightarrow \; 16CO_{2(g)} + 18H_2 O_{(l)} + beroa

Gasolina edo petrolioaren errekuntza osatugabeak gas pozoitsuak sortzen ditu, hala nola Karbono monoxidoa edo oxido nitrikoa. Adibidez:

C_8 H_{18(l)} + 12.5O_{2(g)} + N_{2(g)} \rightarrow \; 6CO_{2(g)} + 2CO_{(g)} +2NO_{(g)} + 9H_2 O_{(l)} + beroa

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petrolio Aldatu lotura Wikidatan