Edukira joan

Petronio Boloniakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Boloniako santu zaindariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Petronio (argipena)».
Petronio Boloniakoa

Bizitza
JaiotzaGalia, IV. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaBolonia, 450 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Hobiratze lekuaPulpit/grave of Saint Petronius (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Santutegia
Urriaren 4a
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 10798883 Edit the value on Wikidata

Petronio (latinez: Petronius) (450 urtearen inguruan hila) Boloniako apezpikua izan zen V. mendean eta hiriko santu zaindaria da.

Petroniori buruzko iturri bakarrak dira Eukerio Lyongo apezpikuak (450–455 bitartean hila) idatzitako gutun bat, eta Gennadioren De viris illustribus dira [1]. Horietan kontatzen den kondairaren arabera, erromatar familia noble batetik jaio ze , kristautasunera bihurtu zen, eta, ondoren, apaiz egin zen. Gaztaroan Petronio aszetismo praktiketan aritu zen, eta badirudi Jerusalemen izan zela, agian erromesaldi batean.

432 inguruan Boloniako apezpiku hautatu eta zuten, non eliza bat eraiki zion San Estebani (Santo Stefano eliza multzoaren hasiera). Santa Luzia eliza, eta Santi Bartolomeo e Gaetano basilikaren jatorrizko eliza ere eraiki izana egozten zaio.

Innocenzo Francucci da Imola, "San Petronio en gloria", Davia Bargellini Museoa.

XII. mendean Petronioren biografia mitiko bat hedatu zen, eta santuaren erlikiak izendatu zituztenak 1141ean aurkitu zituzten Santo Stefanon, non hilobi monumentu bat eraiki zitzaion 1390ean, beste eliza bat eraiki zuten haren omenez Bolonian; San Petronio basilika. 2000. urtean, erlikiak Santo Stefanotik San Petronio basilikara eraman zituzten.

Eliza Katolikoak San Petronio eguna ospatzen du urriaren 4an. Ikonografian, Petronio apezpiku gisa irudikatzen da Boloniako maketa bat eskuan duela.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Kirsch, Johann Peter. (1911). «St. Petronius» www.newadvent.org (The Catholic Encyclopedia Vol. 11. New York: Robert Appleton Company, 1911) (kontsulta data: 2026-01-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]