Petronio Maximo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Petronio Maximo
Solidus Petronius Maximus-RIC 2201.jpg
Erromatar enperadorea

455eko martxoak 17 - 455eko maiatzak 31
Praefectus urbi


Antzinako Erromako senataria


Erromatar Inperioko kontsul

Bizitza
Jaiotza Erroma396
Heriotza Erroma455 (58/59 urte)
Heriotza modua gizahilketa: Harrikatzea
Familia
Aita Anicius Probinus
Ezkontidea(k) Licinia Eudoxia
Volusiana
Seme-alabak
Leinua last emperors
Jarduerak
Jarduerak politikaria

Petronio Maximo (latinez: Petronius Maximus; 396 - 455), erromatar aristokrata, eta 455ean mendebaldeko enperadorea izan zen.

Jatorri handiko familia batean jaioa, Maximo goi-mailako karguetan aritu zen bizitza osoan. Flavio Aetiok eta Maximok elkarrekiko harreman txarrak arazo asko sortu zuen. Antiokiako Joanek dioenez, Maximok Aetio eta Valentiniano III.a erailtzeko konspirazioetan parte hartu zuen.

Valentiniano III.aren heriotzaren ostean, ez zegoen ondorengo garbirik. Maximok beste arerioak garaitu zituen jauregia kontrolpean eduki zuelako. Lizinia Eudoxia enperadorearen emazte ohia berarekin ezkontzera behartu zuen.

Maximok Avito jenerala Tolosara bidali zuen bisigodoen babesa lortzearren. Alabaina, Avito iritsi orduko, Maximo hilik zegoen, eta misioak zentzu guztia galdu zuen. Izan ere, Genseriko, bandaloen erregea, Italiara ailegatu zenaren berri zabaldu zen Erroman zehar. Horren ondorioz sortu zen anabasan Maximo hilik suertatu zen.

Hiru egun geroago, Genseriko Erroman sartu zen. Bandaloek hiria arpilatu zuten, harik eta Leon I.a aita santuak gelditzeko eskariei kasu egin zieten arte.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petronio Maximo Aldatu lotura Wikidatan