Petrus Christus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Petrus Christus
Petrus christus, ritratto d'uomo con falcone.jpg
Bizitza
JaiotzaBaarle (en) Itzuli, 1410
HerrialdeaHegoaldeko Herbehereak
HeriotzaBrujas, 1475 (64/65 urte)
Familia
Familia
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta illuminator (en) Itzuli
Lantokia(k)Brujas
Lan nabarmenakA Goldsmith in His Shop, Possibly Saint Eligius (en) Itzuli
Neska baten erretratua (Christus)
Isabella of Portugal with Saint Elisabeth (en) Itzuli
MugimenduaPrimitibo flandestarra

Petrus Christus (Baarle-Hertog, 1410/1415 - Brujas, 1472/1473) margolari bat izan zen, primitibo flandestarren eskolakoa, Brujasen 1444tik aurrera jardun zuena. Hor, Hans Memlingekin batera, margolari garrantzitsuena izan zen Jan van Eycken heriotzaren ondoren. Christus haren estiloaren jarraitzailetzat jotzen bada ere, ez zen harekin egon Brujasen, maisua hil eta gero iritsi baitzen.

Hala ere, figura ezezaguna izan zen hainbat mendetan, artearen historialari modernoek nabarmendu arte. Giorgio Vasarik aipamen txikia egiten dio Pizkundean pintoreen biografiaz idatzitako liburuan. Egun, 30 bat margolan esleitzen zaizkio segurtasunez. Ezagunenen artean hauek daude: Kartusiar baten erretratua (1446), Zuhaitz lehorreko Ama Birjinia (1462-5) eta Neska baten erretratua (1470 ing.).

Christusek nabarmentzen da berrikuntzak egiteagatik perspektiba linealean eta teknika artatsua erabiltzeagatik, miniaturen eta eskuizkribuen irudien ondoriozkoa. Lehendabizikoa izan zen primitibo flandestarren artean perspektiba mota hori erabiltzen. Besteak beste Robert Campin eta Roger van der Weyden ere oinarri hartu arren, Jan van Eyck izan zuen inspirazio nagusi. Haren espazioari eta bolumenari eutsi zion, garrantzi gutxiagoa emanez erritmoaren jarraipenari eta zehaztasun linealari, gainazal lau eta sinpleak islatzen baitzituen.

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Christusek gutxienez sei obra sinatu (eta datatu) zituen, eta horiek oinarria osatzen dute esleitzen zaizkion gainerako obretarako (garai hartan ez zen arrunta obrak sinatzea, eta horretan ere nabari da Jan van Eycken eragintza). Hona hemen:

  1. Edward Grymestonen erretratua (Londres, National Galleryri mailegatua, 1446),
  2. Kartusiar baten erretratua (New York, Metropolitan Museum of Art, 1446),
  3. San Eligio lantegian (New York, Metropolitan Museum of Art, Robert Lehman Collection, 1449),
  4. Ama Birjinia Umea elikatzen (Anvers, Koninklijk Museum Voor Schone Kunsten, 1449),
  5. Berlingo aldareko hegalak, Deikundea, Jaiokundea eta Azken Judizioa dakartzana (Berlin, Gemäldegalerie, 1452).
  6. Ama Birjinia eta Umea tronuan Frantzisko eta Jeronimo santuekin (Frankfurt am Main, Städelsches Kunstinstitut, 1457.

Horretaz gain, 1452ko data darama Deikundea eta Jaiokundea erakusten duten bi panelen pareak (Groeningemuseum, Brujas), baina zalantzazkoa da egiazkotasuna.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ambox notice.png Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]