Petula Clark
| Petula Clark | |
|---|---|
(2012) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Sally Clark |
| Jaiotza | Ewell, 1932ko azaroaren 15a (93 urte) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
| Familia | |
| Aita | Leslie Clark |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | haur-aktorea, abeslaria, kantugilea, antzerki aktorea, zinema aktorea eta estudioko musikaria |
Parte-hartzailea
| |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Izengoitia(k) | Petula Clark |
| Genero artistikoa | pop musika |
| Musika instrumentua | pianoa ahotsa |
| Diskoetxea | Warner Bros. Records Columbia Records Decca Records EMI Polygon Pye Records |
| petulaclark.net | |
Petula Sally Olwen Clark (Epsom, Ingalaterra, 1932ko azaroaren 15a) Petula Clark izenarekin ezaguna den abeslari, aktore eta konpositore britainiarra da. 1960-70eko hamarkadan, nazioartean arrakasta lortu zuen frantsesez edo ingelesez abestuz. Bere jarraitzaileen klubak duen webgunearen arabera, bere salmentek 68 milioi erregistro baino gehiago dituzte mundu osoanMunduan 70 milioi disko baino gehiago saldu ditu, eta artista britainiar emankorrena da, Errekorren Guinness Liburuaren arabera.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1932ko azaroaren 15ean jaio zen Ingalaterrako Surrey konterriko Epsom herrian. Artista familiakoa izanik oso gaztetatik ekoizpen ezberdinetan interesatu zen. Hamahiru urte besterik ez zituela, A medal for the General filmean hasi zen lanean pantaila handian. Urte horretan bertan, Strawberry Roan eta I Know where I’m going filmetan ere parte hartu zuen filmografia luze baten hasieran. bere ibilbidearen adibide esanguratsuak dira, besteak beste, Dance may, The Gay Dog, Daggers Drawn edo Never never Land. [2]
Hogeita bi urterekin musikan karrera bikaina hasi zuen. The little shoemaker abestiarekin estreinatu zen, eta ondoren Alone eta Sailor, 1960an arrakasta-zerrendako lehenengo postura iritsi zen abestia.[3] Bere abesti guztiak arrakasta bihurtzen ziren hamarkada horretan, Frantziara joatea erabaki zuen, Claude Wolf produktorearekin ezkondu ondoren.
1962an grabatu zuen Chariot abestiaren frantsesezko jatorrizko bertsioarekin, Frantziako arrakasta-zerrendako lehenengo postuan izatera iritsi zen. Kantu hau ezaguna egin zen ondoren I Will Follow Him izenburuarekin ingelesez egin zuen bertsioan.
Musika arloan izan zuen arrakasta handiena Tony Hatch konpositorearen Downtown abestia da.[4] Billboard aldizkariaren arabera abesti hau 1964an Erresuma Batuko eta Estatu Batuetako arrakasta zerrendetako lehenengo postuan kokatu zen.[5] Ondoren Frank Sinatrak ere grabatu zuen eta Clark-en bertsioa Lost telesail ezagunaren hirugarren denboraldiaren hasieran entzun daiteke, baita telesail horren soinu bandan ere.
Musikak eman zion ospeak telebistan arrakasta handiko ekoizpenetan lan egiteko aukera eskaini zion.
Egindako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diskoak[3]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Petula Clark Sings (1956)
- A date With Pet (1956)
- You Are My Lucky Star (1957)
- A Musicorama (1958)
- Petula Clark In Hollywood (1959)
- Prends Mon Coeur (1959)
- Tete á Tete avec Petula Clark (1961)
- Rendez Vous avec Petula Clark (1962)
- In Other Words (1962)
- Petula (1962)
- Petula Clark (1963)
- Le Soleil dans le Yeux (1963)
- Ceut Qui ont un Coeur (1964)
- Hello Paris (1964)
- Le James Dean (1964)
- Downtown (1965)
- I Know A Place (1965)
- The International Hits (1965)
- Petula '65 (1965)
- My Love (1966)
- I Couldn't Live Without Your Love (1966)
- Petula Clark's Hit Parade (1966)
- Colour My World (1967)
- These Are My Songs (1967)
- The Other Man's Grass Is Always Greener (1968)
- Petula (1968)
- Finian's Rainbow (soinu-banda) (1968)
- Petula Clark's Greatest Hits, Vol. 1 (1968)
- Portrait of Petula (1969)
- Goodbye, Mr. Chips (soinu-banda) (1969)
- Just Pet (1969)
- Memphis (1970)
- The Song of My Life (1971)
- Today (1971)
- Petula '71 (1971)
- Live at the Royal Albert Hall (1972)
- La Chanson de Marie Madeleine (1972)
- Comme une Priere (1972)
- Petula (1973)
- Come on Home (1974)
- Live in London (1974)
- I'm the Woman You Need (1975)
- Just Petula (1975)
- 20 All-Time Greatest (1977)
- Je Reviens (1977)
- Destiny (1978)
- An Hour in Concert with Petula Clark and the London Philharmonic Orchestra (1983)
- Portrait of a Song Stylist (1991)
- Treasures (1992)
- Where the Heart Is (1998)
- Here for You (1998)
- Sign of the Times (2001)
- The Ultimate Collection (2002)
- Live at the Paris Olympia (2004)
- In Her Own Write (2007)
- Then & Now: The Very Best of Petula Clark (2008)
Filmeak[2]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Medal for the General (1944)
- Strawberry Roan (1945)
- Murder in Reverse (1945)
- I Know Where I'm Going! (1945)
- Trouble at Townsend (1946)
- London Town (1946)
- Vice Versa (1948)
- Easy Money (1948)
- Here Come the Huggetts (1948)
- Vote for Huggett (1949)
- The Huggetts Abroad (1949)
- Don't Ever Leave Me (1949)
- The Romantic Age (1949)
- Dance Hall (1950)
- White Corridors (1951)
- Madame Louise (1951)
- The Card (1952)
- Made in Heaven (1952)
- The Runaway Bus (1954)
- The Gay Dog (1954)
- The Happiness of Three Women (1954)
- Track the Man Down (1955)
- That Woman Opposite (1957)
- 6.5 Special (1958)
- À Couteaux Tirés (1964)
- Finian's Rainbow (1968)
- Goodbye, mister Chips (1969)
- Drôles de Zèbres (1977)
- Never, Never Land (1980)
- Sans Famille
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Biography - Petula Clark» The Official Website of Petula Clark (kontsulta data: 2025-11-12).
- ↑ a b (Ingelesez) «Films starring Petula Clark» petulaclark.net (The Official Website of Petula Clark) (kontsulta data: 2025-11-12).
- ↑ a b (Ingelesez) «Discography - Petula Clark» petulaclark.net (The Official Website of Petula Clark) (kontsulta data: 2025-11-12).
- ↑ (Ingelesez) Clark, Petula. (2025-09-16). Downtown (Official Audio). (kontsulta data: 2025-11-12).
- ↑ (Ingelesez) Petula Clark: Blue Lady. 2006-11-17 (kontsulta data: 2025-11-12).