Petunia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Petunia
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Asteridae
Ordena: Solanales
Familia: Solanaceae
Azpifamilia: Petunioideae
Generoa: Petunia
Juss.

Petunia belar-landare apaingarrien generoa bati (Petunia generoa) ematen zaio izena da, lore moreak, arrosak edo zuriak izaten dituena. 14 bat landare-espezie biltzen dira genero honen barruan. Hego Amerikakoak dira guztiak.

XVII. mendearen hasieran bi petunia-espezie sartu ziren Europan: Petunia axillaris eta Petunia violacea batez ere. Lore zurikoa zen lehenengoa, eta lore gorrixkakoa bigarrena. Horien gurutzaketaz sortuak dira gaur Europan ezagutzen diren beste petunia-barietateak. Oso preziatuak dira lore apaingarri gisa.

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zurtoin iletsua, arrautza edo bihotz-itxurako hostoak, txiki samarrak eta txandaka kokatuak, eta bost hostoko lore ikusgarriak dituzte, malbaren antzekoak. Fruitua kusku egiturakoa dute, hazi asko dituena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petunia Aldatu lotura Wikidatan