Petxori
Petxori | ||
---|---|---|
Errusiaren banaketa administratiboa | ||
![]() | ||
| ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | ![]() | |
Errusiako oblastak | ![]() | |
Udalerria | Pechorsky District | |
Urban settlement in Russia | Q4362122 | |
Posta kodea | 181502 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 57°49′00″N 27°36′00″E / 57.8167°N 27.6°E | |
![]() | ||
Azalera | 21 km² | |
Altitudea | 85 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 9.808 (2023ko urtarrilaren 1a)![]() | |
Dentsitatea | 467 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1473 | |
Telefono aurrizkia | 81148 | |
Ordu eremua | UTC+03:00 | |
pechory.ru eta pechory.gosuslugi.ru |
Petxori (errusieraz: Печоры, translit.: Petxori; estonieraz: Petseri)) ipar-mendebaldeko Errusiako hiria da, Pskov oblastean dagoena. 2014an 10.337 biztanle zituen, horietatik ehundaka batzuk estoniarrak. Estonia eta Errusia arteko mugan dago, Pskov hiritik 43 kilometrotara.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiria posad bezala sortu zen Pskoveko leizeetako monasterio ospetsuaren ondoan XVI. mendean eta laster merkataritza gune garrantzitsua izan zen.[1] Ivan Izugarria tsarraren erregealdian, Petxori muga defendatzeko gotorleku bihurtu zen. Errusiaren etsaiek setiatu zuten behin eta berriz: 1581ean Eztebe Báthoryren indarrek herria erasotu zuten Pskoveko setioan; suediarrek eta poloniarrek Petxori hartu zuten 1592, 1611, 1615, 1630 eta 1655etik 1657ra bitarteko erasoetan. Iparraldeko Gerra Handia piztu ondoren, errusiarrek gotorlekuak berritu zituzten, eta Boris Xeremetevek 1701ean Petxoriren aurkako bere kanpaina hasi zuen.
1918an, hainbat mendez ahaztuta egon zen herria, otsailetik 1918ko abendura alemaniarrek okupatu zuten. Estoniako Independentzia Gerran, estoniar indarrek hiria 1919ko martxoaren 29an hartu zuten. Tartuko Bake Itunaren ondorioz, Petxori eta ondoko lurraldea, Setomaa izenekoa, Estoniaren esku geratu ziren.[2]
Estonia independentearen urteetan zehar, Petseri, garai hartan deitu zioten bezala, Petserimaaren (Petseriko konderria) erdigunea izan zen, Estoniako Errepublika osatzen zuten hamaika konderrietako bat. Petriren eliza garai hartan eraiki zuten. Bigarren Mundu Gerran, Alemaniako armadak okupatu zuen 1941eko abuztutik 1944ko abuztuaren 11ra.
1944an, sobietarrek Estonia okupatu zutenean, Petxori eta Petseriko konderriaren zati handi bat Errusiako SESFeko Pskoveko oblastari erantsi zituzten.[3] Lurralde hau, harrezkero, sobietarren kontrolpean eta ondoren errusiarren kontrolpean geratu zen. Urmas Paet Estoniako kanpo arazoetako ministroak eta Sergei Lavrov Errusiako bere homologoak 2005eko maiatzaren 18an sinatutako muga-itunak kontrol lerroa berretsi zuen, hau da, sobietar garaiko muga, eta, ondorioz, eskualdea errusiar subiranotasunean utzi zuen. Aste batzuk geroago, hala ere, Errusia hitzarmenetik erretiratu zen, Tartuko ituna indarrean utziz, Petseri Estoniari eman ziona.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1825 | 1856 | 1897 | 1922 | 1939 | 1959 | 1970 | 1979 | 1989 | 2002 | 2006 | 2010 | 2012 | 2013 | 2014 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
925 | 1186 | 1269 | 2013 | 4962 | 6926 | 7475 | 10346 | 11935 | 13056 | 12693 | 11195 | 11000 | 10589 | 10337 |
Petxoritar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alfred Hirv, margolaria
- Heino Kostabi, politikaria
- Lilli Promet, idazlea
- Jaanus Sirel, futbolaria
- Johannes Kert, militarra
- Joan Krestiankin, artximandrita ortodoxoa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «The holy dormition Pskov-Caves Monastery» www.pskovo-pechersky-monastery.ru.
- ↑ (Errusieraz) Manakov, Andrey. (2012). ОТЧЁТ ПО ИТОГАМ ИССЛЕДОВАНИЯ СЕТУ ПЕЧОРСКОГО РАЙОНА ЛЕТОМ 2012 ГОДА. Pskov: Pskoveko Estatu-Unibertsitatea, 5 or..
- ↑ Administrative-Territorial Structure of Pskov Oblast, p. 14