Pfister etxea

Koordenatuak: 48°04′36″N 7°21′30″E / 48.07667°N 7.35833°E / 48.07667; 7.35833
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pfister etxea
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Ekialde Handia
Departamendua Rhin Garaia
Frantziako udalerriColmar
Koordenatuak48°04′36″N 7°21′30″E / 48.07667°N 7.35833°E / 48.07667; 7.35833
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1537
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
Mérimée IDPA00085378

Pfister etxea (frantsesez: Maison Pfister) Colmar hirian (Alsazia, Frantzia) dagoen eraikin historikoa da. Hiriko eraikin ezagunena da[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ludwig Scherer kapelagileak Val de Liepvre-ko zilar merkataritzarekin dirutza egin zuen[2] eta etxea eraiki zuen 1537an, horrela dio eskailera-dorreko leiho batean dagoen inskripzioak[3]. 1577an freskoak gehitu zitzaizkion. 1790 eta 1830 artean Johann Jacob Doerner merkatariak izan zuen eta ondoren Charles Macker jostunak.

1841. urtean François Jean Pfister merkatariak erosi zuen. Haren familiak 1892 artean izan zuen etxea eta berriztatze lanak ere egin zituen, horregatik darama Pfister izena. 1909an berriztatze lanak egin zitzaizkion. 1927ko martxoaren 14an Frantziako monumentu historiko izendatu zuten[4].

Azkenengoz 2012an berriztu ziren fatxada eta dorrea[2].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko etxe baten ezaugarriak baditu ere Colmarko pizkundetar arkitekturaren aurreneko eraikin adierazgarria da Pfister etxea[2]. Rouffach-eko hareharri horiz eta egurrez eraikita dago. Bi solairu ditu eta angelua osatzen den puntuan begiratoki bitxia dago. Alboan dorre bat dauka.

Beheko solairua arkuz osaturik dago. Haren gainean dauden solairuetako lehioak mainel, triplete eta gurutzatu itxurakoak dira. Bigarren solairuak balaustrada itxurako galeria batek zeharkatzen du etxea. Alboko dorreak oin oktogonala du eta gainean sei alde dituen kupula itxurako teilatua.

Begiratokia ere oso bitxia da. Eraikinak osatzen duen angeluan dago eta kanporantz ateratzen da. Gainerako eraikinak bezala bi solairu ditu, azpikoa itxia eta gainekoa irekia. Teilatuak oinarri hexagonaleko punta zorrotza du.

Eraikinean margolan ugari daude, Christian Vacksterffer margolariarenak izan daitezkeenak. XVI. mendeko enperadore germaniarrak ikusten dira, armarriak[5], lau ebanjelariak, Mendebaldeko elizaren doktoreak, Genesiko eszenak eta fedearen eta justiziaren errepresentazio alegorikoak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Braeuner, Gabriel,.. (DL 2014). Colmar. I.D. l'Edition ISBN 2-913302-56-4. PMC 892847346. (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
  2. a b c (Frantsesez) «Office de tourisme de Colmar en Alsace - Maison Pfister» www.tourisme-colmar.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
  3. (Frantsesez) «Office de tourisme de Colmar en Alsace - Maison Pfister» www.tourisme-colmar.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
  4. «Maison Pfister» www.pop.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
  5. Toursel-Harster, Dominique. (1995). Dictionnaire des monuments historiques d'Alsace. Nuée Bleue ISBN 2-7165-0250-1. PMC 34153205. (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]