Phantasm (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Phantasm (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1979
Jatorrizko izenburuaPhantasm
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaEskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoabeldurrezko zinema, zientzia-fikziozko filma, fantasiazko filma eta sarbide-bizipena
Iraupena88 minutu
Koloreakoloretakoa eta zuri-beltzekoa
TelesailaPhantasm (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Don Coscarelli
Gidoigilea(k)Don Coscarelli
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaDon Coscarelli
EdizioaDon Coscarelli
Argazki-zuzendariaDon Coscarelli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaOregon
Argumentu nagusiaNaturaz gaindiko fenomenoa

phantasm.com
IMDB: tt0079714 Filmaffinity: 111692 Allocine: 48721 Rottentomatoes: m/phantasm Mojo: phantasm Allmovie: v37911 TCM: 18512 Metacritic: movie/phantasm TV.com: movies/phantasm Edit the value on Wikidata

Phantasm, 1979ko Don Coscarelli estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizleak zuzendu, idatzi eta ekoitzitako beldurrezko film bat da. Michael Baldwin, Bill Thornbury, Reggie Bannister, Kathy Lester eta Angus Scrimm aktoreek antzeztu zuten.

Film independientea da, nagusiki aktore amateur edota aktore profesional izateko hautagaiez osatua. Kultuzko film bilakatu da eta ondorengo beldurrezko film eta sail askoetan eragina izan du.

Honako jarraipenak izan ditu: Phantasm II (1988), Phantasm III: Lord of the Dead (1994), Phantasm IV: Oblivion (1998) eta Phantasm: Ravager (2016)

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Mike Pearsonek (A. Michael Baldwin), gurasoak hil berri zaizkion gaztea, Jody (Bill Thornbury) anaia haren lagun onenaren ehorzketara nola doan ikusten du. Mikek anaiak jakin gabe jarraitu egin du, hileta amaitu ondoren hiria betiko abandonatzeko ideiaz obsesionatua baidago.

Behin hileta amaituta, Mikek gertaera bitxi bat ikusiko du: gizon garai bat (Angus Scrimm) etorri, hilberriaren hilkutxa haren autoans artu eta desagertu egingo dira. Mike ikusitakoa anaiari esango dio, baina hark erotzat hartuko du. Jody anaiak sinistu ez izana ongi hartu ez, eta ondorioz Mike gauez Morningside hilerrira itzuliko da, hiltegian sartu eta izaki beldurgarri batzuk topatuko ditu, gainera gizon garai misteriotsuaren jabetzakoa den zilarrezko esfera boteretsu batez jabetuko da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]