Phellinus hartigii
Phellinus hartigii | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Hymenochaetales |
Familia | Hymenochaetaceae |
Generoa | Phellinus |
Espeziea | Phellinus hartigii Pat., 1903 |
Basionimoa | Polyporus hartigii |
Phellinus hartigii Hymenochaetaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Phellinus robustus var. hartigii, Fomes igniarius var. pinuum, Fomes robustus var. pinuum, Fomitiporella hartigii.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 8 eta 20 cm bitarteko luzerakoa, sesila, mensuliformea baina baita luzanga hainbat formatan, baina betik oso trinkoa . 10 cm arteko zabalerakoa. Urteko hazkundea adierazten duten zonaldeetan banatuta aurkezten da, ilunagoa goialdean, beltzaxka, gero argiagoa hur kolorekoa kolore gris-horixka edo arre argiko zati himenialetan gehiegizko bereizketarik gabe amaitzeko.
Tutuak: Estratifikatuak agertzen dira, oso horma txiki batek bakarrik bereizita, 4 mm arteko luzerakoak, hori-gorrixka kolorekoa.
Poroak: Oso txikiak, 0,1 mm ingurukoak, horiak edo arre-horiak.
Haragia: Oso gogorra eta trinkoa, espezie tipoan bezala pisu espezifiko handikoa, eremu zirkularrekin. Tutuetan baino kolore ilunagokoa, arre-horia edo arre-gorrixka.[2]
Etimologia: Phellinus terminoa grekotik dator, kortxozkoa esan nahi duen “phellinos” hitzetik. Hartagii epitetoa pertsona izenetik dator.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Phellinus robustus tipoa habitatagatik bereizten da batez ere, hostozabaletan hazten da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koniferoen azpian.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Turkia, Europa, Errusia, Japonia, Kaukasia.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 489 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Phellinus hartigii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.