Philae (espaziontzia)

Philae ESAren Rosetta espazio-ontziaren modulu bat da, kometaratzen den lehen gailua.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Philae moduluaren izena Egiptoko Philae (Filae) tenpluan oinarritzen da. 1,3 x 1,5 metro neurtzen du, eta 100 kiloko pisua du. Zulatzeko makina bat du, laginak atera eta laborategi kimikoan aztertzeko[1].
Helburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Modulu honen helburua, 67P/Txuriumov-Gerasimenko kometan (1969an aurkitu zuten) lur hartzea da. Arpoi batzuekin eutsiko dio kometari, eta bertan egongo da hiru hilabetez[1].
Hasieran kometako hainbat lekutan ikusi zituzten lur hartzeko moduko guneak. Azkenean "J" puntua, Agilkia izenekoa, hautatu zuten lehiaketa batean, argiztapen ona eta lurzoru laua edukitzeagatik[1].
67P/Txuriumov-Gerasimenko izeneko kometatik 22,5 kilometrora dagoenean banatuko da Philae Rosettatik, eta zazpi ordu geroago lurreratuko da kometaren azalean. Azkeneko momentuan irudiak Lurrera bidaltzen hasiko da[1].
Philae moduluaren iritsiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]'Philae' modulua 2014ko azaroaren 12an iritsi zen 67P/Txuriumov-Gerasimenko kometara. Hurrengo egunean, lehen argazkia bidali zuen kometaren azaletik. Kometaratzeko operazioan arpoiak botatzeko sistemak arazoak izan eta ez zen piztu behar bezala, eta bi aldiz errebotatu zuen[2].
Azaroaren 14an, geldirik zegoen 'Philae', bateria faltagatik, azken egunetan, Eguzki izpirik jaso ez zuelako eta energiarik gabe geratu zelako. "Atseden egoeran" sartu aurretik, halere, datu garrantzitsuak bidali ahal izan zituen[3].
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Philae kometan lurreratzen, irudikapena
-
Philaeren oinarriko torlojuak
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d «'Rosetta': 67P kometan lur hartzeko misioaren nondik norakoak», EiTB, 2014-11-12
- ↑ «'Philae'k lehen argazkia bidali du kometaren azaletik», Berria, 2014-11-13
- ↑ «"Lo" dago 'Philae', bateria faltagatik», Berria, 2014-11-15