Edukira joan

Philibert de l'Orme

Wikipedia, Entziklopedia askea
Philibert de l'Orme

Surintendant des Bâtiments (en) Itzuli


Commendatory abbot (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaLyon, 1514
Herrialdea Frantziako Erresuma
HeriotzaParis1570eko urtarrilaren 8a (55/56 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta ingeniari militarra
Lan nabarmenak

Philibert de l'Orme (filibɛːʁ dəlɔʁm ahoskatua; Lyon, c.1514 - Paris, 1570eko urtarrilaren 8a) arkitekto frantsesa izan zen. Frantziako Errenazimentuko arkitekto nagusietako bat izan zen. Lyonen eta Erroman egin zituen ikasketak. Hornidura klasikoan erritmoaren zentzua sartu zuen. Katalina Medicik aginduta Tulleriasko jauregiaren egitasmoa egin zuen 1564. urtean. Arkitekto honen obrarik gehienak suntsitu egin dira. Zutik diraute Bullioud egoitzak (Lyon, 1536), 1547 eta 1555 bitartean Diana Poitierskoarentzat eraikitako Aneteko gazteluko zenbait atalek (kapera, ataria) eta Frantzisko I.aren hilobiak (Saint-Denis basilika). Arkitekturari buruzko hainbat lan idatzi zuen: Ondo eta merke eraikitzeko teknika berriak (1561), Lehen arkitektura liburukia (1567).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.