Philip Freneau
| Philip Freneau | |||
|---|---|---|---|
| |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | New York, 1752ko urtarrilaren 2a | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Freehold Borough, 1832ko abenduaren 18a (80 urte) | ||
| Hobiratze lekua | New Jersey | ||
| Heriotza modua | : hipotermia | ||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Princetongo Unibertsitatea | ||
| Hizkuntzak | ingelesa | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | olerkaria, idazlea, kazetaria eta editorea | ||
Philip Morin Freneau (New York, 1752ko urtarrilaren 2 – Freehold, 1832ko abenduaren 18) Estatu Batuetako olerkaria eta kazetaria izan zen. Familia higanot batean jaio zen. Independentziarako Gerran abertzaleen aldeko lanak idatzi zituen: Gage jeneralaren bakarrizketa (1775), Gage jeneralaren aitorpenak (1775). Britainiarrek preso hartu zuten, eta gertakari horretan oinarri hartuta idatzi zuen Itsasotiko presondegi britainiarra (1781). National Gazette-ko idazlea izan zen. Hamiltonen finantza-politikari eraso zion, eta Jeffersonen alde agertu zen. Umorezko lanak idatzi zituen (Soldadu mozkorra), eta Ameriketako indiarren egoerari buruz idatzitako lehen lana ere harena izan zen (Indiarren hilerria). Izadiaz (Ezker-aihen basatia, Erle bat dela eta) eta heriotzaz ere idatzi zuen, erromantizisten ikusmoldea eredu zuela.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.