Philip Freneau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Philip Morin Freneau» orritik birbideratua)
Philip Freneau

erredaktoreburu

Bizitza
JaiotzaNew York1752ko urtarrilaren 2a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaFreehold Borough, New Jersey1832ko abenduaren 18a (80 urte)
Hobiratze lekuaNew Jersey
Heriotza modua: hipotermia
Hezkuntza
HeziketaPrincetongo Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, kazetaria eta editorea

Musicbrainz: 64c0d160-460f-4f21-9f26-795069a9369f Edit the value on Wikidata

Philip Morin Freneau (New York, 1752ko urtarrilaren 2Freehold, 1832ko abenduaren 18) Estatu Batuetako olerkaria eta kazetaria izan zen. Familia higanot batean jaio zen. Independentziarako Gerran abertzaleen aldeko lanak idatzi zituen: Gage jeneralaren bakarrizketa (1775), Gage jeneralaren aitorpenak (1775). Britainiarrek preso hartu zuten, eta gertakari horretan oinarri hartuta idatzi zuen Itsasotiko presondegi britainiarra (1781). National Gazette-ko idazlea izan zen. Hamiltonen finantza-politikari eraso zion, eta Jeffersonen alde agertu zen. Umorezko lanak idatzi zituen (Soldadu mozkorra), eta Ameriketako indiarren egoerari buruz idatzitako lehen lana ere harena izan zen (Indiarren hilerria). Izadiaz (Ezker-aihen basatia, Erle bat dela eta) eta heriotzaz ere idatzi zuen, erromantizisten ikusmoldea eredu zuela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]