Philippe Aghion
Philippe Aghion (Paris, 1956ko abuztuaren 17a) frantziar ekonomialaria da. 2025ean Ekonomiako Nobel saria jaso zuen. Sariaren erdia Peter Howittekin partekatu zuen, sorkuntza suntsiketaren bidez hazkunde iraunkorraren teoriagatik. Beste erdia Joel Mokyrrentzat izan zen.[1]
Matematikan graduatu zen École normale de Grachanen eta Ekonomia matematikoan doktoratu zen Parisko Unibertsitatean. 1987an doktoretza jaso zuen Harvardeko Unibertsitatean.
1987an Massachusetts Institute of Technologyko irakasle laguntzaile izendatu zuten eta 1991n Berreraikuntza eta Garapeneko Europako Bankuko ekonomiako buruorde. University College Londoneko irakaslea izan zen, eta Collège de Franceko, INSEADeko, London School of Economics-eko eta Parisko École d'économie-ko irakaslea da.
Bere ikerketa hazkunde ekonomikoan eta berrikuntzan oinarritzen da. Peter Howittekin batera Schumpeterren paradigma garatu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lasa, Irune. (2025-10-13). «Joel Mokyr, Philippe Aghion eta Peter Howitt, Ekonomiako Nobel saridunak» Berria (kontsulta data: 2025-10-13).