Philippe Garrel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Philippe Garrel
Philippe Garrel (2008).jpg
Bizitza
Jaiotza Boulogne-Billancourt1948ko apirilaren  6a (71 urte)
Herrialdea  Frantzia
Familia
Aita Maurice Garrel
Ezkontidea(k) Caroline Deruas
Brigitte Sy
Bikotea(k) Nico Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea, zinema zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea, argazki-zuzendaria eta zinema aktorea
Enplegatzailea(k) La Fémis Itzuli
Lan nabarmenak J'entends plus la guitare
Le Vent de la nuit
Les Amants réguliers
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Groupe Zanzibar Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
IMDb nm0308042

Philippe Garrel (gaʁɛl ahoskatua; Boulogne-Billancourt, 1948ko apirilaren 6a) frantziar zinema zuzendari, argazki-zuzendari, gidoilari, editore eta ekoizlea da, Nouvelle Vague mugimenduaren kidea dena.[1] Bere filmek sariak irabazi dituzte Cannesen eta Venezian.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maurice Garrel aktorearen semea, Thierry Garrel bere anaia ekoizlea da lanbidez. Gaztetan, zinemarekiko zaletasun handia zuen eta laster hasi zuen bere ibilbidea, Jean-Luc Godard eta François Truffauten lanen eraginpean. 1964an, 16 urte besterik ez zituela, Les Enfants désaccordés bere lehendabiziko film laburra idatzi eta zuzendu zuen.

1982an, Jean Vigo Saria irabazi zuen L'Enfant secret filmari esker. 1984an Cannesko Perspectives du Cinéma Saria irabazi zuen Liberté, la nuit filmean egindako lanagatik. Hamar urtez, kritikarien txaloak jaso zituen Venezian. 1991n, J'entends plus la guitare filmean egindako lanari esker, zilarrezko lehoia irabazi zuen. 199an Le vent de la nuit urrezko lehoia irabazteko izendatu zuten. Bi urte geroago, Sauvage Innocence filmak FIPRESCI Saria irabazteaz gain, berriro urrezko lehoiarentzat izendatua izan zen. 2005ean berriro zilarrezko lehoia irabazi zuen, Les Amants Réguliers filmari esker.

1969an Nico alemaniar abeslari eta aktorea ezagutu zuen. Honek "The Falconer" abestia interpretatu zuen Le Lit de la Vierge bere filmerako. Elkarrekin bizi ziren eta 1972an Nicok La Cicatrice intérieure bere filmean parte hartu zuen. Beste hainbat filmetan parte hartu eta gero, 1979an bion arteko harremana bukatu zen.

Brigitte Sy aktorearekin batera, Louis Garrel eta Esther Garrel seme-alabak dituzte, biak aktoreak direlarik. Gero, Caroline Deruas aktore eta idazlea ezkondu zuen.[2]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Lanbidea Oharra(k)
1964 Les Enfants désaccordés Zuzendari/gidoigile/editore Film laburra
1965 Droit de visite Zuzendari/gidoigile Film laburra
1967 Marie pour mémoire Zuzendari/gidoigile/editore
1968 Anémone Zuzendari/gidoigile/aktore
1968 La Concentration Gidoigile/zuzendari/ekoizle/ko-editore/arte-zuzendari
1968 Le Révélateur Zuzendari/gidoigile/editore/ekoizle
1968 Actua 1[3] Zuzendari
1969 Le Lit de la Vierge Zuzendari/gidoigile/editore/aktore/ekoizle
1972 La Cicatrice intérieure Zuzendari/gidoigile/editore/aktore/ekoizle Antzezlea(k): Nico
1972 Athanor Zuzendari/gidoigile/editore/ekoizle Film laburra. Antzezlea(k): Nico
1974 Les Hautes Solitudes Zuzendari/gidoigile/editore/ekoizle Antzezlea(k): Jean Seberg, Nico
1975 Un ange passe Zuzendari/gidoigile/editore/ekoizle/argazki-zuzendari
1975 Le Berceau de cristal Zuzendari/gidoigile/editore/ekoizle/argazki-zuzendari Antzezlea(k): Pierre Clémenti, Nico, Anita Pallenberg
1978 Voyage au jardin des morts Zuzendari/gidoigile/editore/ekoizle Film laburra
1979 L'Enfant secret Zuzendari/gidoigile/editore/ekoizle/aktore 1982ra arte debekatua
1979 Le Bleu des origines Zuzendari/gidoigile/editore/ekoizle/argazki-zuzendari/aktore
1983 Liberté, la nuit Zuzendari/gidoigile/editore Antzezlea(k): Maurice Garrel
1984 Paris vu par... 20 ans après Zuzendari/gidoigile Rue Fontaine atala; Antzezlea(k): Jean-Pierre Léaud
1985 Elle a passé tant d'heures sous les sunlights Zuzendari/gidoigile/editore/ekoizle/aktore
1989 Les Ministères de l'art Zuzendari Dokumentala. Parte-hartzailea(k): Benoît Jacquot, André Téchiné, Jacques Doillon, Chantal Akerman, Werner Schroeter, Juliette Berto, Leos Carax
1989 Les Baisers de secours Zuzendari/gidoigile/aktore
1991 J'entends plus la guitare Zuzendari/gidoigile
1993 La Naissance de l'amour Zuzendari/gidoigile Antzezlea(k): Jean-Pierre Léaud, Lou Castel
1996 Le Cœur fantôme Zuzendari/gidoigile
1999 Le Vent de la nuit Zuzendari/gidoigile Antzezlea(k): Catherine Deneuve
2001 Sauvage Innocence Zuzendari/gidoigile
2004 Les Amants réguliers Zuzendari/gidoigile Antzezlea(k): Louis Garrel
2008 La Frontière de l'aube Zuzendari/gidoigile Antzezlea(k): Louis Garrel
2011 Un été brûlant Zuzendari/gidoigile Antzezlea(k): Monica Bellucci eta Louis Garrel
2013 La Jalousie Zuzendari/gidoigile Antzezlea(k): Louis Garrel eta Anna Mouglalis
2015 L'Ombre des femmes Zuzendari/gidoigile Antzezlea(k): Stanislas Merhar eta Clotilde Courau
2017 L'Amant d'un jour Zuzendari Antzezlea(k): Esther Garrel and Éric Caravaca

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  «Philippe Garrel» New York Times .
  2. (Frantsesez)  «Philippe Garrel: entretien avec un être brûlant» Les Inrockuptibles 2011/10/02 .
  3. (Frantsesez)  Hallet, Arnaud (2014-6-15) «Actua 1 : le film rescapé de Philippe Garrel» Revue Zinzolin .