Philippe Lebon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Philippe Lebon
Philippe Lebon.png
Bizitza
Jaiotza Brachay1767ko maiatzaren 29a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza former 8th arrondissement of Paris (en) Itzuli1804ko abenduaren 1a (37 urte)
Hezkuntza
Heziketa École des Ponts ParisTech (en) Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak asmatzailea, ingeniaria eta kimikaria

Philippe Lebon (edo le Bon ) (Brachay, Frantzia, 1767ko maiatzaren 29a - 1804ko abenduaren 1a), [1] zur-gasa lortzeko eta erabilera industrializatzeko ikerketa egin zuen zientzialaria izan zen. Banaketa sistemak diseinatu zituen argiztapen eta berokuntzarako. Gas-lanpara asmatu zuen, eta erregai beraren motor bat ere asmatu zuen etorkizuneko lurrun-makinaren aitzindaria. 1804. urtean erail zuten. [2] [3] [4]

Bizitza eta lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisko Zubiak eta Errepideen Ingeniarien Eskolako ikaslea izan zen. Gero Parisko École nationale des ponts et chaussées-en mekanika irakaslea izan zen.

1786an, ikasten ari zen bitartean, egurra eta ikatza destilatzearen ondorioz lortutako gasak ikertu zituen.

Lebonen " bero-lanpara ", bere patentetik (1799 eta 1801).

1799ko irailaren 28an, " bero-lanpara " izeneko patentea lortu zuen, gasaren bidez argiztapena lortzeko. Kaspiar itsasoko biztanleek inguruko petrolio ustiaketetatik eratorritako gasei eman zieten erabilera oinarritzat hartu omen zuen. Bere asmoa zur-gasa modu industrialean ekoiztea eta hirian zehar banatzea hodien bidez argiztapen publikoa lortzeko. Orduan, kaleak ilunak ziren eta etxeak kandelak, argi-zuziak eta olio-lanparak piztuta zeuden.

Sortzen zuen gasa nahiko eskasa zen, izan ere, hidrogenoarekin batera metanoa eta karbono monoxidoa zituen, errekuntzan usain txarra sortuz. Agian horregatik, haien erakustaldiek ez zuten arreta handia erakarri Frantzian, baina Ingalaterran bai, non arrain-olio lanparak erabiltzen zituzten argiztapenetarako, usain okerragoarekin. Ospetsua bihurtu zuten etxeko argiztapen eta berokuntza sistema txikiek.

1801ean gas-motor baterako patentea aurkeztu zuen erregai ponpa batekin, eta gailu elektriko batek piztuta, baina bere asmakizuna garatu aurretik zendu zen.

Inguruabar ez oso argietan hil zuten 1804.eko abenduaren 1ean. [1] [2] [3] [4]

Bere erreleboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lebonek ez zuen argiztapen publikoa praktikan jarri bere asmakizunaren bidez, baina Frederick Albert Winsorrek, Lebonen patentean interesatua zegoenak, harrikatzaren bidezko gasaren lorpena hobetzen jarraitu zuen, 1807an Londresko Pall Mall kalearen alde bat argiztatzea lortuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b VEILLERETTE, FRANÇOIS. Philippe Lebon ou l'homme aux mains de lumière, Ed N Mourot, 1987. (frantsesez).
  2. a b FIGUIER, LOUIS. Les Merveilles de la science, tome 4, 748pp. (1870) (frantsesez).
    Disponible en línea en: gallica.bnf.fr.
    p 106: "...assassiné de 13 coups de couteau en traversant les Champs-Élysées à Paris."
  3. a b FETTER, JOHANN. Lehrgang der französischen Sprache 211pp (1897). (frantsesez).
    Disponible en línea en: archive.org.
    p 85: "Philippe Lebon mourut assassiné, on ne sait par qui, en 1804."
  4. a b BRUNO, G. (pseudónimo de FOUILLÉE, AUGUSTINE (TUILLERIE jaioa)) Le tour de la France par deux enfants. Devoir et Patrie. 308pp (1884). (frantsesez).
    Disponible en línea en: gutenberg.org.
    p 275: "Il fui assassiné, en 1804, à Paris, dans les Champs-Élysées, sans qu'on ait jamais pu découvrir ni son meurtrier ni le motif de cet assassinat."