Philippe Quinault

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Philippe Quinault
Philippe Quinault - Versailles MV 2922.jpg
Bizitza
Izen osoa Philippe Quinault
Jaiotza Paris1635eko ekainaren  3a
Herrialdea  Frantzia
Talde etnikoa Frantziarra
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1688ko azaroaren  26a (53 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) François Tristan l'Hermite Itzuli
Jarduerak
Jarduerak antzerkigilea, koreografoa, poeta, idazlea eta libretista
Kidetza Frantses Akademia
Académie des Inscriptions et Belles-Lettres Itzuli

Philippe Quinault (Paris, 1635eko ekainaren 3a - ib., 1688ko azaroaren 26a) frantses idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerki-lanak idatzi zituen gehienbat. 1653an idatzi zuen lehenengo lana, Les Rivales (Aurkariak), arrakasta handia izan zuena. Calderón, Th. Corneille, Rotrou, Racine eta beste antzerkigile batzuen eragina nabarmena da Quinaulten antzerki-lanetan.

Hasieran komediak idatzi zituen: La Comédie sans comédie (Komediarik gabeko komedia), Le Fantôme amoureux (Mamu maitemindua), La Mère coquette (1665, Ama pinpirina). Gero tragediak idatzi zituen: Astrate (1665), Pausanias (1668), Bellérophon (1671). 1672az geroztik operako libretoak idatzi zituen Lully musikagilearentzat: Alceste (1674), Proserpine (1680), Amadis de Gaule (1684), Roland (1685).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Philippe Quinault Aldatu lotura Wikidatan