Philippe de Champaigne

Wikipedia, Entziklopedia askea
Philippe de Champaigne
Philippe de Champaigne.jpg
ganberako margolari

Bizitza
Jaiotza Brusela1602ko maiatzaren 26a
Herrialdea  Frantzia
 Herbehereak
Heriotza Paris1674ko abuztuaren 12a (72 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Jacques Fouquier (en) Itzuli
Nicolas Poussin
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Jacques Fouquier (en) Itzuli
Ikaslea(k) Nicolas de Plattemontagne (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Lantokia(k) Paris eta Brusela
Lan nabarmenak Portrait of Cardinal Richelieu (en) Itzuli
Vanitas (en) Itzuli
Mother Catherine-Agnès Arnault and Sister Catherine de Sainte Suzanne de Champaigne (en) Itzuli
Kidetza Académie royale de peinture et de sculpture (en) Itzuli
Mugimendua Klasizismoa
Barrokoko margolaritza
Genero artistikoa erretratua

Philippe de Champaigne (Brusela, 1602 - Paris, 1674) Flandrian sortu zen margolari eta marrazkilari frantsesa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bruselan ikasi ondoren, Italiarantz abiatu zen, baina Parisen geratu zen, Parisko Luxenburgoko Jauregiko dekorazio-lanetan. Ondoren, Nicolas Poussin pintorearekin hasi zen lanean, eta erretratuak eta paisaiak margotzen hasi zen. Erregearen amaren pintore ofizial bihurtu ondoren, mandatu asko izan zuen: erlijio-lanak Parisko karmeldarrentzat (Eguberria, 1628; Tenpluko aurkezpena, 1629) eta gortesauentzako erretratuak (Richelieu, 1635). Richelieuk eskatuta, lan ofizialak egin zituen, Estatuaren kargura (Luis XIII.aren erretratua, 1635; Parisko Sorbona, Val-de-Grace abadia eta Cardinal jauregiko dekorazioa; Gaston de Foix armagizonaren erretratua, 1635). Ordura arteko lan guztiak barrokoak, ugariak eta guztiz koloretsuak izan ziren. 1643. urtetik aurrera, haatik, Champaigne jansenisten artean ibili zen, eta ordura arteko kolore oparotasuna eta freskotasun barrokoa erlijio-giro estuko zuhurtasun eta urritasun bihurtu ziren (Port Royaleko erretratuak, Angélique Arnauden erretratua). Bilakaera hori dela medio, Champaigne Frantziako pintore klasizista nagusietakotzat hartu izan da gerokoan (Ex-voto, 1662, bere alaba Catherineren mirarizko sendatzearen oroigarri egin zuen koadroa).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]