Philosophiæ Naturalis Principia Mathematica

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Philosophiæ Naturalis Principia Mathematica
Prinicipia-title.png

1687ko lehen argitalpenaren azala.

Egilea Isaac Newton (1687ko)
Generoa Fisika, mekanika eta kalkulua
Datuak
Jatorrizko izenburua Philosophiæ Naturalis Principia Mathematica
Urtea 1687ko uztailaren 5
Jatorrizko hizkuntza Latina
Herrialdea IngalaterraIngalaterra
Euskaraz
Izenburua Naturaren Filofofiaren Oinarri Matematikoak

Philosophiæ Naturalis Principia Mathematica (euskaraz Naturaren Filosofiaren Oinarri Matematikoak), laburbilduz Principia (Oinarriak) soilik ere deitua, 1687ko uztailaren 5ean Sir Isaac Newtonek idatziriko idazlan bat da, hau hiru liburuz osatua zegoen. Behin bere lehenbiziko argitalpenari zuzenketak burutu ondoren, 1713 eta 1726an ere beste bi argitalpen aurkeztu zituen. Idazlan honek zientziaren historiako inflexio une bat adierazi zuen, eta askok inoiz argitaratua izan den zientzilan nabarmenenatzat jo ohi dute.

Idazlan honen argitalpena denboran zehar atzeratu egin zen, nagusiki Newtonek beste batzuk bere aurkikuntzak bereganatzeko arriskuaz beldur baitzen. Halere, Newtonen adiskidea zen Edmond Halley zientzialariak bere aurkikuntzak argitaratu zitzan bultzarazi zuen, ondorioz Newtonek bere idazlanaren aurreneko orrialdeetan Halleyri bere eskerona adierazi zion. Hiru liburuek geometria puruaren hizkuntzan idatzitako fisika eta astronomiaren oinarriak dauzkate. "I. liburuak" oharretan idatzirik "lehen eta azken arrazoien" metodoa du, "III. liburuaren" fluxioen teoriaren gehigarri gisa. Nahiz eta idazlan bikain honek Newtoni ospe handia eman izan, idatzita dagoen hizkera eta tonuen ondorioz, gaur egungo irakurleentzako irakurtzea zaila den idazlana da. Hori dela eta, gaur egungo kalkulu diferentzialean Leibnizen notazioa erabili ohi da, Newtonen notazioa ez bezala, kalkuluak erraztu eta askoz ere intuitiboagoa baita.

Mekanikaren alorrean Galileoren aurkikuntzak bildu eta bere Mugimenduaren lege ospetsuak aipatu zituen. Azken hauetatik Lurra eta Ilargiaren grabitate indarra ondorioztatu zuen. Gainera lege hauek unibertso guztiko gorputzei ezartzeko sen handia izan zuen, honenbestez ekuazio hau grabitate unibertsalaren legea bilakatu zen.

Gaur egun Newtonen jabetzakoa zen eta bere ohar idatziak eta zuzenketak dituen lehen argitalpenaren eskuizkribua Oxford hirian dagoen Oxfordeko Unibertsitateko Trinity College ikastetxeko Wren liburutegian gordeta dago.

Kalkuluaren asmatzailea Newton edo Leibniz izan ote zenaren inguruko eztabaida bat ere egon zen. Leibnizek bere ideiak aurrez argitarau bazituen ere, Newtonek bere teoriak lehenagotik garatuak zituen, nahiz eta hauen argitarapena asko atzeratuarazi izan.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Philosophiæ Naturalis Principia Mathematica Aldatu lotura Wikidatan