Phineas and Ferb

Wikipedia, Entziklopedia askea
Phineas and Ferb
Phineas and Ferb Meet & Greet Sign.jpg
Jatorria
Sortzailea Dan Povenmire
Estreinaldi-data 2007ko abuztuaren 17a
Jatorrizko izenburua Phineas and Ferb
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua 4
Atalak 228
Banatze bidea Eskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoa umorezko telesaila
Iraupena 22 minutu
Ekoizpena
Ekoizlea Jeff "Swampy" Marsh
Konpainia ekoizlea Disney Television Animation (en) Itzuli
[[Kategoria:Disney Television Animation (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Bestelako lanak
Musikagilea Danny Jacob (en) Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea 2019 Disney Channel logo.svg Disney Channel
Disney XD - 2015.svg Disney XD
Hasiera-data 2007ko abuztuaren 17a
Amaiera-data 2015eko ekainaren 12a
Fikzioa
Fikzio-unibertsoa Disney Channel Live Action Universe (en) Itzuli
Kanpo estekak
disneychannel.disney.com…

Phineas and Ferb (euskaraz: «Phineas eta Ferb») Estatu Batuetako marrazki bizidunezko telesaila da. 2008ko abuztuaren 1ean ikusi zen lehen aldiz Disney Channel telebista-katean. Dan Povenmirek eta Jeff "Swampy" Marshek sortu zuten.

Telesailak guztira lau sasoi ditu. Bi telesailan oinarritzen diren marrazki bizidunezko film ere sortuta daude.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Phineas eta Ferb bi mutiko dira, eta udan ahalik eta gehien libertitu asmoz, egundoko xelebrekeriak egiten dituzte; egunero zerbait berri sortzen dute lagunekin. Gainera, Perry ere badago, mutikoen ornitorrinkoa, agente sekretua dena eta hitz egiten inoiz ez duena; Perryk gaizkileen aurka borroka egiten du, baina haurrek horretaz ez dakite. Phineasek eta Ferbek arreba dute, Candace izenekoa; bera haurrek gauza arriskutsuak sortzen dituztela amari berri eman ahalegintzen da, baina beti huts egiten du.

Phineas eta Ferb oso ezberdinak dira: Phineas beti alai eta baikorra da, hitz eta barre egiten gogoko du, eta Ferbek, berriz, gutxitan hitz edo barre egiten du (bereziki jakingarriak esaten gogoko du), baina hizkuntza guztiak ezagutzen ditu eta besteei beti laguntzen die.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesailaren kapitulu askotan abesti bat dago, eta batzuetan, abesti bat baino gehiago. Phineas eta Ferben musika albuma ere argitaratuta dago.

Bideo-jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Phineas eta Ferbren bi bideo-joko daude. Lehena Phineas eta Ferb deitzen da eta Nintendo DSrako bideo-jokoa da. Bigarren bideo-jokoa ere Nintendo DSrako da, Phineas eta Ferb: Berriro Asmakizunekin deitzen da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.