Pholiotina coprophila
| Pholiotina coprophila | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Fungi |
| Filuma | Basidiomycota |
| Klasea | Agaricomycetes |
| Ordena | Agaricales |
| Familia | Bolbitiaceae |
| Generoa | Pholiotina |
| Espeziea | Pholiotina coprophila Singer, 1950 |
| Basionimoa | Galera coprophila |
Pholiotina coprophila Bolbitiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Galera viscosa, Galerula viscosa, Conocybe coprophila, Pholiotina veregregia.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 1 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, haragi gutxikoa, kanpai itxurako garbia, likatsu samarra, okre antzeko kolore zurbilekoa, oso argia, leuna.
Orriak: Arre-gorrixkak, hasieran horixkak.
Hanka: 3 eta 5 cm bitarteko garaierakoa eta 0,2 eta 0,3 cm bitarteko diametrokoa, zuria, fin-fin iletsua.
Haragia: Hutsala.[2]
Etimologia: Coprophila epitetoa grezieratik dator, gorotz esan nahi duen “copros” hitzetik eta laguna esan nahi duen “philos” hitzetik. Bere habitatagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabe.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Simaurretan hazteak identifikatzen laguntzen du.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Islandia, Europa, Turkia, Errusia, Australia, Antartika.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 95 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Pholiotina coprophila: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Datuak: Q80986442