P. D. James

Wikipedia, Entziklopedia askea
Phyllis Dorothy James» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
P. D. James
PD James Cologne.JPG
Ahotsa
Lorden Ganberako kidea


Governor of the BBC

Bizitza
Izen osoa Phyllis Dorothy James
Jaiotza Oxford1920ko abuztuaren 3a
Herrialdea  Erresuma Batua
Bizilekua Suffolk
Notting Hill Gate
Heriotza Oxford2014ko azaroaren 27a (94 urte)
Hezkuntza
Heziketa Long Road Sixth Form College
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, politikaria, eleberrigilea eta zientzia-fikzio idazlea
Lantokia(k) Londres
Enplegatzailea(k) BBC
Jasotako sariak
Nominazioak
Influentziak Dorothy L. Sayers, Evelyn Waugh, Margery Allingham, Agatha Christie, Jane Austen eta Graham Greene
Kidetza Royal Society of Literature
Genero artistikoa Nobela poliziakoa
Sinesmenak
Erlijioa anglikanismoa
IMDb nm0416807
www.randomhouse.com/features/pdjames/

Phyllis Dorothy James (Oxford, 1920ko abuztuaren 3a- ibidem, 2014ko azaroaren 27a) britainiar idazlea izan zen. Polizia-nobelak idazten zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cambridgen ikasi zuen. 1949-1968 bitartean Gizarte Segurantzaren administrazioan lan egin zuen eta gero, 1968-1979 bitartean, Barne-ministerioko funtzionario izan zen. Nahiko berandu hasi zen idazten. 1963an argitaratu zuen bere lehen nobela, Estal iezaiozue aurpegia; hor agertu zen lehen aldiz Adam Dalgleish detektibea, gero polizia-nobelen sail arrakastatsu baten protagonista izango zen pertsonaia: Hiltzaile-sena (1963), Heriotza batere ez naturalak (1967), Urretxindor batentzat hil-jantzia (1971), Auzitegiko mediku baten heriotza (1977), Amarruak eta irrikak (1989). P. D. Jamesen polizia-nobeletan oinarrituta ospe handiko telesail bat egin zen, eta horri esker oso famatua egin zen bere izena. Cordelia Gray, emakume detektibe pribatuaren pertsonaia ere berak sortu zuen Emakume batek egiteko lan batere ez-egokia (1972), eta Burezurra larruazalaren azpian (1982) nobelen protagonista. Gizonen umeak (1992) izan zen bere eleberrietan polizia-eleberri ez zen lehena, haurrik gabeko mundu batean girotutako nobela futurista; ez zuen aurrekoek bezain harrera ona izan. 1994an polizia-nobelara itzuli zen Jatorrizko bekatuarekin. Irakaskuntzan ere aritu zen, arte ederretako fakultatean, egileen elkartean eta British Broadcasting Corporationen (BBC); azken horren zuzendari izan zen, eta horregatik guztiagatik 1991n noblezia-titulua eman zioten.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cover Her Face (1962)
  • A Mind to Murder (1963)
  • Unnatural Causes (1967)
  • Shroud for a Nightingale (1971)
  • The Maul and the Pear T[ree (1971)
  • An Unsuitable Job for a Woman (1972)
  • The Black Tower (1975)
  • Death of an Expert Witness (1977)
  • Innocent Blood (1980)
  • The Skull Beneath the Skin (1982)
  • A Taste for Death (1986)
  • Devices and Desires (1989)
  • The Children of Men (1992)
  • Original Sin (1994)
  • A Certain Justice ([1997])
  • Death in Holy Orders (2001)
  • The Murder Room (2003)
  • The Lighthouse (2005)
  • The Private Patient (2008)
  • Death Comes to Pemberley (2011)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]