Phylloporus rhodoxanthus
| Phylloporus rhodoxanthus | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Fungi |
| Filuma | Basidiomycota |
| Klasea | Agaricomycetes |
| Ordena | Boletales |
| Familia | Boletaceae |
| Generoa | Phylloporus |
| Espeziea | Phylloporus rhodoxanthus Bres., 1900 |
| Basionimoa | Agaricus rhodoxanthus |
Phylloporus rhodoxanthus Boletaceae familiako onddo espezie bat da[1], normalean orridun Boletus gisa ezagutzen dena.[2]Boletaceae familiako perretxiko espezie bat da. Bere izen arruntak dioen bezala, espezie honen bereizgarria bere orri horiak dira, ezohiko ezaugarria Boletaceae perretxikoarentzat.
Sinonimoak: Agaricus rhodoxanthus, Paxillus flavidus, Paxillus solidus, Agaricus paradoxus, Clitocybe pelletieri, Flammula paradoxa, Paxillus paradoxus, Gomphidius rhodoxanthus, Agaricus difformis subsp. pelletieriPaxillus pelletieri, Phylloporus paradoxus, Phylloporus rhodoxanthus, Paxillus rhodoxanthus, Naucoria paradoxa, Phylloporus rhodoxanthus subsp. europaeus, Phylloporus rhodoxanthus subsp. americanus, Xerocomus pelletieri, Xerocomus rhodoxanthus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Helduaroan 5 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, hasieran forma ganbila du, baina azkar lautu egiten da, eta erdiko eremuan pixka bat deprimituta ere egon daiteke. Kolore marroi ilun samarrekoa, batzuetan tonu gorrixkekin ere bai. Kapelaren azalak gaztetan, pubeszentzia fin bat du, baina denborarekin galdu egiten du eta leuna bihurtzen da. Ertz erregularra, apur bat inkurbatua.
Orriak: Nabarmen dekurrenteak, horiak ertz arre-gorrixkarekin, lodiak eta nahiko zabal, urkilatuak edo anastomosatuak. Orri itxurako tutuak direla ere interpreta daiteke, boletala baita. Nolanahi ere, erraz bereizten dira kapelatik.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Oro har, erdian, batzuetan eszentriko, sarritan okertua eta oinarrian mehetua. Arre argia da hondo horixkagoan, eta Xerocomus-en hanken antz handia du.
Haragia: Urri samarra, hankan zuntzezkoa, horixka arrosa edo lila koloreko lausoekin moztu eta pixka batera. Zapore gozokoa eta usain hutsalekoa.[3]
Etimologia: Rhodoxanthus epitetoa grekotik dator, “rhodos” = arrosa, “xanthos” = horia. Kolorearen arabera
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarriak dira eta batzuentzat onak[4]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azterketa osoa merezi duen espeziea da hau, ez bakarrik mikroskopikoki, baita genetikoki ere. Trantsizioko espezie bat da, baina ez dugu oso argi zer den, mikroskopikoki Xerocomus azpigeneroarekin erlazionatuta dago, baina makroskopikoki Gomphidius baten itxura gehiago duelako Paxillus batena baino. Orridun boletal hau bitxikeria mikologikoa da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso espezie arraroa da, noizean behin udako hilabeteetan eta udazkenean zehar agertzen dena, hostozabalen zuhaitzei lotuta
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Txina, Australia, Hegoafrika.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ Wood M, Stevens F. "California Fungi: Phylloporus rhodoxanthus". My Koweb. Accesado el 20 de junio de 2009.
- ↑ (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
- ↑ Arora D. (1986). Mushrooms Demystified: A Comprehensive Guide to the Fleshy Fungi. Berkeley, California: Ten Speed Press. p. 480. ISBN 0-89815-169-4.
- ↑ Phylloporus rhodoxanthus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.