Edukira joan

Physisporinus vitreus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Physisporinus vitreus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaMeripilaceae
GeneroaPhysisporinus
Espeziea Physisporinus vitreus
P.Karst., 1889
BasionimoaPoria vitrea

Physisporinus vitreus Meruliaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Boletus vitreus, Poria cerea, Polyporus vitreus, Xylostroma candidum, Polyporus xylostromeus, Polyporus adiposus, Corticium subterraneum, Physisporinus vitreus, Poria holoseparans, Poria adiposa, Rigidoporus vitreus.

Karpoforoa: Zurixka grisez lausotua, urtsua, kristal itxurakoa, biguna, helduaroan kanela-okre-arrexka kolorekoa, zurruna, gogorra, zimurtsua. Motzondoetan, moztutako enborretan erresupinatua, gainazal latz-nodulutsua enborrean zehar dekurrentea, alfonbra gisa kapela itxurako irtengune txikiekin, kanpoaldean eta barrualdean gorputz arrotzekin. Lurrean ere zabaldu daitezke.

Estaldura: 8 eta 10 mm bitarteko lodiera du. Lehortzean areagotzen den usain desatseginarekin. Oso bizia.

Poroak: Gaztetan zurixkak, gris-zuriak, borobilak 3-5 mm, perretxiko lehorrean 6-10 mm-koak, biziki uzkurtuak.[2]

Etimologia: Vitreus epitetoa latinetik dator, beirazkoa esan nahi duen “vitreus” hitzetik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rigidoporus sanguinolentus delakoarekin nahas daiteke, hau meheagoa da, zurixka, gorritu egiten da eta ez du usain txarrik.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraila-azaroa. Hostozabaletan eta baso mistoetan, batez ere pagoetan, koniferoetan arraroagoa da.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Puerto Rico, Kolonbia, Brasil, Europa, Errusia, Japonia, Txina, Australia, Zeelanda Berria, Gabon.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 511 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Physisporinus vitreus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]