Piarres Larzabal ikastetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Piarres Larzabal ikastetxea edo Piarres Larzabal kolegioa Lapurdiko Ziburu eta Zokoa herrien artean dagoen ikastola bat da, kolegio mailako ikasketak eskaini eta, besteak beste, Hendaia eta Donibane Lohizune inguruko ikasleak biltzen dituena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999-2000 ikasturtean zabaldu zituen bere ateak eta horrela Ipar Euskal Herriko bigarren mailako bigarren kolegioa izan zen, Kanboko Xalbador kolegioaren ondoren.

2006 geroztik, Untsin bazterrean kokatua da eta Ziburuko itsas lizeoaren ondoan da. Piarres Larzabal kolegioa euskal kulturan murgildua da.

2006eko urriaren 7an, kolegioa estreinatzen zen.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

40 urtez hasitako euskararen irakaskuntza hedatzearen abentura jarraitzen du. Piarres Larzabal kolegioa Seaska erakundearen partaidea da. Seaskako filosofian eta hezkuntz proiektuan oinarritzen da. Lehen mailetan erakusten denaren jarraipena bideratzen du.

Proiektua egokitzen da esperientzien bitartez, baina erronka batzuk gelditzen dira, hala nola : "gure gazteak euskaraz bizi daitezen beti lortzekoa da"[1].

Ikasle bakoitzak,

● Egunerokoan bere hoberena eskaini dezan

Errespetua gara dezan, bai berekiko eta besteekiko

● Ikastegiko bizian pate har dezan, herritar bezela lehen urratsak pausatuz

... ahalegintzen duen hezkuntza proiektua proposatzen da.

Irakaskuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikastegiak finkatu dituen helburu nagusiak gauzatzeko pedagogi eta hezkuntza ekintzailean sustraitzen da, harreman hertsiak gurasoekin elikatzen ditu eta pedagogia proiektu berezi anitz uztartzen ditu.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Piarres Larzabal Kolegioa - Ikastegiko proiektua. . Noiz kontsultatua: 2018-01-19.
  2. Utilisateur, Super. Piarres Larzabal Kolegioa - Ikastegiko proiektua. . Noiz kontsultatua: 2018-01-19.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

http://www.larzabalkolegioa.net/eh/

https://kazeta.naiz.eus/eu/info_kz/20170724/piarres-larzabal-kolegioa-forman


Hezkuntza Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.