Pichinglis
| Pichinglis | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Hiztunak | 6.000 (2011) |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza hizkuntza natural contact language (en) pidgina kreolera Ingeles kreolerak Atlantic English Creole (en) West African English Creole (en) krioera | |
| Hizkuntza kodeak | |
| ISO 639-3 | fpe |
| Ethnologue | fpe |
| Glottolog | fern1234 |
| IETF | fpe |
Pichinglis, bere hiztunek sarritan pichi deitua, Biokon garatutako ingeles kreolera da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pichinglisa Ekuatore Ginean sortu zen, ingelesean oinarriko bi hizkuntza kreoletatik eratorria. Alde batetik, Nigeriako Calabar hiri inguruko eskualdean hitz egiten zuten ingeles kreolera Malabora eraman zuten talde txikiek XIX. mendean zehar, eta baita ondorengo mendeetan ere, bertatik Biokoko kakao-landaketetan lan egitera joan zirenean. Bestalde, 1827tik aurrera, krioera uhartean zehar hedatzen hasi zen, Freetowndik (Sierra Leona) zetozen afrikarrek eramanda. Ingelesean oinarritutako bi kreolera horiek eta Afrikako hizkuntzak denboran zehar harremanetan jarri ziren, eta pichinglisa sortu zen.[1]
Pichinglisa da Malabo eskualdeko bigarren hizkuntzarik mintzatuena, gaztelaniaren atzetik. Uharteko kostaldeko zenbait herrixka eta hiritan – tartean Sampaca, Fiston, Basupú, Barrio las Palmas edo Luba- lehenengo hizkuntza da, eta uharteko lingua franca da. Batez ere fernandinoek erabiltzen dute, Biokon finkatutako gutxiengo talde etnikoa.[2]
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Afta ùna bay dì bloques dɛ̀n tumara.
entonces-2PL-comprar-DEF-bloques-PL-mañana
Then buy [plural] the bricks tomorrow. (Ingelesez)
Entonces comprad los ladrillos mañana. (Gaztelaniaz)
Orduan adreiluak bihar erosi itzazue
À raya in wèt rayador.
1SG.SBJ-rallar-3SG.EMP-con-rallador
I grated it with a grater. (Ingelesez)
Lo rallé con un rallador. (Gaztelaniaz)
Birringailu batez birrindu nuen
À gò sigue chɔp.
1SG.SBJ-POT-seguir-comiendo
I'll continue eating. (Ingelesez)
Voy a seguir comiendo. (Gaztelaniaz)
Jaten jarraituko dut
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Yakpo, Kofi. (2019). A Grammar of Pichi. in: Studies in Diversity Linguistics 23. Berlin: Language Science Press doi:. ISBN 978-3-96110-133-7..
- ↑ (Ingelesez) Yakpo, Kofi. (2013). The survey of pidgin and creole languages. 1 Oxford: Oxford University Press, 194–205 or..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |