Picon Punch
| Picon Punch | |
|---|---|
| koktel | |
| Materialak | amaro (en) Granadina brandya ur gasduna |
Picon Punch edo, besterik gabe, Picon highball koktel mota bat da, amaroz, ur gasdunez,[1] granadinaz,[1] limoi pixkaz eta, bukatzeko, brandy[2] apur batez egina. Euskal edaritzat hartzen duten arren,[3] Estatu Batuetako euskal etorkinek sortu zuten eta, handik joan zen Euskal Herrira. Ezaguna da Estatu Batuetako mendebaldeko euskal jatetxe eta tabernetan, bereziki Idaho hegoaldean, Kalifornia iparraldean eta erdialdean,[4][2] eta Nevada iparraldean. 2025ean, Nevadako Estatu Legebiltzarrak Picon Punch estatuko koktel ofiziala izendatzeko lege bat proposatu[5] eta onartu zuen.[6]
Erabiltzen den likore tradizionala (Amer Picon) Marseillan ekoizten dute,[1][7] eta ez dago erraz eskuragarri Estatu Batuetan. Ondorioz, taberna gehienek ordezko likoreak erabiltzen dituztte; ezagunena Torani Amer izanda. 2024an, Torani Amer eskasia izan zen, COVID-19 pandemiak AEBetan eragindako hornidura-katearen etenen ondorioz, eta ekoizpen-aldaketa bat gertatu zen, Kaliforniako agintarien berzertifikazioa eskatzen zuena. Garai hartan, gabeziak zeuden Nevadan, taberna eta jatetxe batzuekin, Picon Punch egiteko edo ordezko likore bat erabiltzeko gai ez zirenak. Edariaren epe luzerako bideragarritasunari buruzko zurrumurruak agertu ziren, Toranik likoreari garrantzia kentzen zion bitartean, zaporeko xarabeen negozioan zentratzeko.[8] 2025ean, Toranik Torani Amerren errezeta Renoko Ferino Distilleryri saldu zion.[9][10]
Ipar Nevadan, Picon Punch izotzarekin zerbitzatzen dute Sparkseko Louie Picon Glass Companyk sortutako neurriko edalontzi batean.[11] Beste eskualde batzuetan, edaria highball motako edalontzi batean edo izotzez betetako edalontzi altu batean zerbitzatzen dute. Gardnervilleko J.T. Basque Bar and Dining Room tabernan 4 ontzako edalontzi txiki batean zerbitzatzen dute.[12]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Zubiri, N.. (2006). A Travel Guide to Basque America: Families, Feasts, and Festivals. in: Basque (Paperback). University of Nevada Press, 112 or. ISBN 978-0-87417-632-2..
- ↑ a b Gold, J.. (2000). Counter Intelligence: Where to Eat in the Real Los Angeles. St. Martin's Press, 219 or. ISBN 978-0-312-27634-8..
- ↑ Douglass, W.A.; Bilbao, J.. (2005). Amerikanuak: Basques in the New World. in: Basque (Paperback). University of Nevada Press, 377 or. ISBN 978-0-87417-625-4..
- ↑ Haigh, T.. (2009). Vintage Spirits and Forgotten Cocktails: From the Alamagoozlum to the Zombie 100 Rediscovered Recipes and the Stories Behind Them. Quarry Books, 231 or. ISBN 978-1-61673-475-6..
- ↑ Neugeboren, Eric; Mueller, Tabitha; Aldrete, Isabella. (March 25, 2025). Picon punch, cocktails to go and other libation legislation on deck in Nevada. in: Nevada Independent..
- ↑ «Governor Lombardo signs bill allowing off property alcohol sales or delivery, naming state drink» 2 News June 12, 2025.
- ↑ Grier, J.; Reamer, D.; Beaumont, S.. (2015). Cocktails on Tap: The Art of Mixing Spirits and Beer. ABRAMS, 68 or. ISBN 978-1-61312-779-7..
- ↑ Maynard, Mark. (August 6, 2024). Picon Panic: Key ingredient for iconic Nevada cocktail unavailable until mid-August at the earliest. This is Reno.
- ↑ Reno distillery to produce Amer liqueur, key ingredient of Nevada's iconic Picon Punch. .
- ↑ Torani and Ferino Distillery partner to preserve Amer Liqueur. in: Northern Nevada Business Weekly. February 3, 2025.
- ↑ «Louis' Basque Corner in Reno» Holm Family Cookbook.
- ↑ J.T. Basque in Gardnerville, NV. .
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Solmonson, Lesley Jacobs. «Where To Drink Picon Punch With the Basques in Bakersfield» LA Weekly.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |