Piedad Álvarez Rubio
| Piedad Álvarez Rubio | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Leon, XX. mendea |
| Herrialdea | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | taxi driver (en) |
Piedad Álvarez Rubio, ezizenez 'La Peñina' (León, XX. mendea) maistra, aitzindaria eta Espainiako lehen emakume taxi-gidaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leonen jaio zen. Amak garaje bat zuen eta aita mekanikoa zen.[1] Irakasle ikasketak egin zituen Leonen, baina amari lagundu behar zionez, lanean hasi zen.[2]
Gidari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hogei urte pasatxo zituenean ikasi zuen gidatzen eta 1932 urtean atera zuen lizentzia. Amaren garajean txoferrak eta neba ere autoekin joan-etorrian ikusten zituen eta taxi gidari lanetan aritzera animatu zen.[3][4][5] Mundo Graficok 1935 urtean Piedad, la primera taxista de España (euskaraz: Piedad, Espainiako lehen taxilaria) izenburupean kaleratu zuen orrialde bikoitzeko erreportajea, Leongo eta Espainiako lehen emakume 'choferesa' (emakume-gidari) edo taxista bihurtu zenean.[3]
"La Peñina" ezizenez ezaguna, Leongo udaletxearen ondoan zuen lanlekua, eta berrogei urtez jardun zuen taxian lanean, 1974 urtera arte.[3] Berak konpontzen zituen bere taxiaren matxurak, autoa tailerrera eraman beharrik ez zuenean.[6] 49 lizentzia-zenbakia izan zuen eta azken autoa Seat 600 bat izan zen. 30eko hamarkadan hasi zenetik 1959 urtera arte ez zen egon Leonen taxi baten bolantearen buru bigarren emakume bat. Bi hamarkada baino gehiago igaro behar izan ziren bigarren taxilari batek, Alejandra Álvarez Rubiok, taxian lanean hasi arte.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «¿Sabías que la primera taxista de España se apasionó por los coches en el taller mecánico de su padre? | www.eurotaller.com» www.eurotaller.com.
- ↑ a b Associació cultural de taxistes i usuaris. (2013). Piedad, la primera taxista de España. .
- ↑ a b c LEÓN, MANUEL C. CACHAFEIRO |. (2015-07-19). «Piedad, la primera taxista de España» Diario de León.
- ↑ «La rebeldía de la Peñina, "choferesa" desde 1932» La Nueva Crónica 2021-09-12.
- ↑ Redacción. (2017-08-08). «La primera taxista de España cambió el aula por el volante» Diario de León.
- ↑ «Una leonesa, primera taxista de españa «Yo misma reparo las averías»» YOTAXI, la revista del sector del taxi 2016-07-01.