Edukira joan

Pieris napi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pieris napi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaHexapoda
OrdenaLepidoptera
FamiliaPieridae
LeinuaPierini
GeneroaPieris
Espeziea Pieris napi
Linnaeus, 1758
Datu orokorrak
OstalariaSinapis arvensis, mendaski, Xanpora, Iturri-belar, baratxuri-belar, Berteroa incana, Cardamine californica, Cardamine diphylla, Raphanus raphanistrum, Errefau, Arabis, Errefau min, Barbarea verna, Ilen kultibatu, Cardamine cordifolia, Draba aurea, Arabis drummondii, Barbarea orthoceras, Cardamine amara, Descurainia incana, Arabis glabra, Lepidium virginicum, Thlaspi arvense, Descurainia sophioides, Cardamine, Hesperis matronalis, Reseda odorata, Sinapis alba, Galinsoga quadriradiata eta Tropaeolum majus
Pieris napi

Pieris napi, aza-tximeleta marra-sendoa bezala ezagutzen dena, tximeleta ertain-txikia da (arrak 4,5 eta 5 cm artekoak, eta emeak 4 eta 5 cm arteko hego-zabalerakoak), aurrealde zuria orban beltzekin eta atzealdea zain berdexkekin, eta dimorfismo sexualarekin. Pieridae familiakoa da eta Carl Linnaeus-ek deskribatu zuen 1758an.[1]

Bere epiteto generikoak Pieria-ri egiten dio erreferentzia, greziar mitologian, musen eta Orfeoren jaioterriari, espezifikoak arbiari edo koltzari egiten dio erreferentzia (Brassica napus).[2]

Tximeleta arrunta eta tokian tokiko ugaria da, Afrikan, Europan eta Asian zehar hedatzen dena, lore asko dituzten gune hezeetan, baso-ertzetan eta ibaiertzeko basoetan hegan egiten duena.[3] Bere kontserbazio-egoera ez da kezkagarria eta ez dago IUCNren Zerrenda Gorrian edo Espainiako Ornogabe Mehatxatuen Atlasean eta Liburu Gorrian sartuta.[4]

Espezie honen polimorfismoa oso nabarmena da: aldeak daude lehen belaunaldiko tximeleten eta hurrengo belaunaldietakoen artean. Leku desberdinetako populazioen artean ere alde nabarmenak daude, eta baita populazio bereko aleen artean ere. Hegoen goiko aldea zuria da, orban beltzekin. Azpiko aldea zuria eta hori-limoi bizi kolorekoa lehenengo belaunaldian, eta zurbila besteetan, orban grisaxkekin eta zain berdexkekin.

Arraren aurreko hegalen goialdea zuria da, ertz grisaxka batekin eta orban apikal gris batekin, batzuetan marra beltz txikiek eteten dutena. Eremu basala grisa da inguruko aldean, eta zuria distalean. Eremu diskala, posdiskala eta azpimarjinala ere zuriak dira, eta zainak grisez fin nabarmentzen dira. Orban beltzaxka bat agertzen da diskal osteko eremuan E3-an. Atzeko hegoak zuriak dira, E7-n diskal osteko orban beltz batekin.

Hegalen atzealdea zuria, horia eta marra berdexkaduna da. Aurrekoak apikal eremu horixka dute eta zainak horiz leunki markatuta daude, lehenengo belaunaldian izan ezik, gris lodiz markatuta daudenak. Puntu beltz bat agertzen da E3-n. Atzekoak kolore hori zurbilekoak dira, eta orban grisaxka dute E7-n; lehen belaunaldian, hegal horiek hori bizi kolorekoak dira, zainak marra berdexka lodiz markatuta, eta E7 orbana ere berdexka da.

Pieris napi
Pieris napi, azenario-lore batean pausatuta, azpialdea argi ikusten zaiola.

Emeen hegoak antzekoak dira, orban handiagoarekin. Aurrekoen goiko aldeak eremu basal ilunagoa du, orban beltz eta luzanga batekin E1a etan eta beste hiru orban postdiskal beltz E1b, E3 eta E5 orbanetan, orban apikalarekin nahasten direnak.[5]

Bere familiako gainerako espezieek bezala, imagoek buru txikia dute, mazo formako antenekin eta palpo ondo garatuekin. Hiru hanka-pareak funtzionalak dira. Aurreko hegalek angelu zorrotza osatzen dute oinarrian; atzeko hegalek, berriz, hegal-gainazal handiagoa dute, eta biribildu egiten dira. Bereizgarriak dira atzeko hegaletan dauden uzkiko bi nerbio.[6]

Beldarrak berde horixkak, luzangak, buru txikikoak, zilindrikoak eta arantzarik gabeak dira. Krisalidak landare ostalarien zurtoinen kremasterretik zintzilikatzen dira eta zetazko gerriko batekin finkatzen dira, kokatuta dauden landarearen kolorea hartuz.[6]

Pieris napi

Genero bereko beste espezie batzuekin nahas daiteke, hala nola P. brassicae, P. rapae, P. ergane edo P. mannii espezieekin.

Ziklo biologikoa eta elikadura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pieris napi

Espezie triboltinoa da, lehen belaunaldia udaberriaren hasieran hegan egiten duena eta kolore biziagoak dituena. Bigarren belaunaldia udaren hasieran agertzen da, eta hirugarrena udazkenaren hasieran.

Emeek arrautzak landare ostalarien hosto eta zurtoinetan jartzen dituzte, arrautza bana utziz landarearen zurtoin bakoitzean 150 inguru errun arte. Gutxi gorabehera 15 egun geroago beldarraren eklosioa izaten da eta hilabete pasatxora garatzen da krisalida bihurtu arte. Azken belaunaldiak egoera honetan hibernatzen du.

Bere elikadura-landareak kruziferoen, familiakoak dira, batez ere koltza, aza, mostaza, baratxuri-belarra edo larre-berroa.[7]

Baina karraspike, basarbi, arbi, basa-errefau, errefau-min, berro mingots eta abarrekin ere elikatu daiteke. (8)

Banaketa eta habitata

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie kosmopolita bat da, eta bere banaketa-eremua Iparraldeko Afrikatik, Europatik, Errusiako mendebaldetik eta Asia Txikitik eta Erdialdeko Asiatik hedatzen da, baita Bengalako badiako eta Japoniako artxipelagoko herrialdeetara ere. Mediterraneoko uharte batzuetan falta da, hala nola Mallorcan, Sardinian edo Zipren. [7][8]

Bere habitata lore asko dituzten hezeguneak dira, basoen mugetan eta ibaiertzeko basoetan. Bereziki helduek loratutako eremuak bilatzen dituzte migrazio txikiak eginez. [7]

Arrautza berria mostaza zurtoinean

Hasiera batean Linneok Papilio napi bezala deskribatu zuen 1758an, eta Franz Paula von Schrank-ek Pieris generora eraman zuen 1801ean. Geroago, deskribapen berriek sinonimiak ekarri zituzten: Papilio napaeae Esper 1804, Pieris meridionalis Heyne 1895, Pieris flavescens Wagner 1903, Pieris dubiosa Rober 1907, Pieris canidiaformis Drenowsky 1910, Pieris adalwinda Fruhstorfer 1909, Pieris arctica Verity 1911 edo Artonegia napi.

Adalbert Seitz-ek, 1900eko Die Gross-Schmetterlinge der Erde (Munduko tximeleta handienak) lanean, espezie honen 19 aldaera bildu zituen. Gaur egun 13 azpiespezie ezagutzen dira:

  • Pieris napi adalwinda Fruhstorfer 1909 - Europako iparraldea.
  • Pieris napi atlantis Oberthür 1925 - Maroko.
  • Pieris napi britannica Verity 1911 - Britaniar uharteak.
  • Pieris napi keskuelai Eitschberger 2001 - Ural polarrak.
  • Pieris napi lappona Rangnow 1935 - Suedia iparraldea eta Finlandia.
  • Pieris napi lusitanica de Sousa 1929 - Portugal.
  • Pieris napi maura Verity 1911 - Aljeria eta Tunisia mendebaldea.
  • Pieris napi meridionalis Heyne 1895 - Himalaia mendikatea bengaliar golkoan. (8)
  • Pieris napi muchei Eitschberger 1984 - Erdialdeko Asia.
  • Pieris napi napi - Europa.
  • Pieris napi napoleon Eitschberger 1990.
  • Atsedenean dagoen tximeletaren bizkarraldea
    Pieris napi segonzaci Le Cerf 1923 - Maroko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Linneo, C. (1758).
  2. Alvar Ezquerra, Jaime (2000) y Escútia Fors, Eloi (2011).
  3. Savela, M. (2012) y Aguado Martín, L.O. (2007).
  4. UICN (2012) y Verdú, J.R. et ál. (2012).
  5. Aguado Martín, L.O. (2007), p. 166.
  6. a b Aguado Martín, L.O. (2007), pp. 156-157.
  7. a b c Aguado Martín, L. O. (2007), p. 167.
  8. Savela, M. (2011.

Bibliografía

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Aguado Martín, L.O. (2007). Las mariposas diurnas de Castilla y León (Lepidópteros ropalóceros) Especies, biología, distribución y conservación I. Valladolid: Junta de Castilla y León. p. 1041. ISBN 978-84-9718-473-1.
  • Alvar Ezquerra, J. (2000). Diccionario Espasa. Mitología universal. Espasa. p. 1031. ISBN 84-239-9460-0.
  • Escútia Fors, E. «Pieris rapae». Papallones del Berguedà (en catalán). Consultado el 5 de abril de 2012.
  • Linneo, C. (1758). «Systema naturae» (en latín). Consultado el 5 de abril de 2011.
  • Muséum national d'Histoire naturelle (2012). «Pieris napi INPN, MNHN». Inventaire national du Patrimoine naturel (en francés). Consultado el 5 de abril de 2012.
  • Savela, Markku (2011). «Lepidoptera and some other life forms» (en inglés). Consultado el 5 de abril de 2012.
  • Verdú, J. R., C. Numa y E. Galante (2011). Atlas y libro rojo de los invertebrados amenazados de España. (Especies vulnerables). Madrid: Verdú, J. R., Numa, C. y Galante, E. (Eds) Dirección General de Medio Natural y Política Forestal, Ministerio de Medio Ambiente, Medio rural y Marino. p. 1318.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]