Pierluigi Collina
Pierluigi Collina | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() (2019) | |||||||||||||||||||
1995 - 2005 | |||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||
Jaiotza | Bolonia, 1960ko otsailaren 13a (65 urte) | ||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||
Lehen hizkuntza | italiera | ||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||
Heziketa | Boloniako Unibertsitatea | ||||||||||||||||||
Hizkuntzak | italiera ingelesa | ||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||
Jarduerak | futbol arbitroa, idazlea eta ekonomialaria | ||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||||||||||
![]() ![]() |
Pierluigi Collina (Bolonia, 1960ko otsailaren 13a) italiar Futbol epaile ohia da.
1984an Ekonomian lizentziatu zen Boloniako Unibertsitatean. 1977an arbitraje-ikastaro bat egin zuen eta 1991n Serie Ako partidak arbitratzen hasi zen. 1995ean FIFAko nazioarteko arbitro bihurtu zen.
Nigeria eta Argentinaren arteko 1996ko Udako Olinpiar Jokoetako futbol txapelketaren finala eta Manchester United eta Bayern Munichen arteko 1999ko UEFAko Txapeldunen Ligako finala arbitratu zituen.
Epaile izan zen 2000ko eta 2004ko Europako Futbol Txapelketetan eta 2002ko Munduko Futbol Txapelketan, eta Brasil eta Alemaniaren arteko finala zuzendu zuen. Valentzia eta Olympique Marseillaren arteko 2004ko UEFA Kopako finala ere arbitratu zuen.
1998tik 2003ra Futbolaren Historia eta Estatistiken Nazioarteko Federazioko munduko epailerik onena izendatu zuten.