Pierre-Louis Lions

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pierre-Louis Lions
Pierre-Louis Lions par Philippe Binant.jpg
Bizitza
JaiotzaGrasse1956ko abuztuaren 11 (65 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
AitaJacques-Louis Lions
Hezkuntza
HeziketaÉcole normale supérieure
Lycée Louis-le-Grand (en) Itzuli
Hezkuntza-mailadoktoretza
Tesi zuzendariaHaïm Brezis (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Nader Masmoudi (en) Itzuli
Benoît Perthame (en) Itzuli
Cédric Villani (en) Itzuli
Claude Le Bris (en) Itzuli
Emmanuel Givois (en) Itzuli
Cassio Neri (en) Itzuli
Jean Dolbeault (en) Itzuli
Bénédicte Alziary (en) Itzuli
Benoît P. Desjardins (en) Itzuli
Patrick Fischer (en) Itzuli
Isabelle Catto (en) Itzuli
Guy Barles (en) Itzuli
Jean-Luc Coron (en) Itzuli
Anne-Laure Dalibard
Maria Jesus Esteban
Assohoun Venance Adje (en) Itzuli
Charles Bertucci (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria
Enplegatzailea(k)Collège de France
Jasotako sariak
KidetzaFrantziako Zientzien Akademia
Linzeen Akademia
French Academy of Technologies (en) Itzuli
Academia Europaea (en) Itzuli
Brazilian Academy of Sciences (en) Itzuli

Pierre-Louis Lions (Grasse, Itsas Alpeak, 1956ko abuztuaren 11) frantses matematikaria izan zen. 1975etik 1979ra, École Normale Supérieure goi-mailako irakaskuntza-zentroan ikasi zuen. Tesia —H. Brézisen zuzendaritzapean egin zuena— Pierre eta Marie Curieren Unibertsitatean aurkeztu zuen 1979an. Hurrengo bi urteetan, Parisko Ikerketa Zientifikoko Institutu Nazionalean lan egin zuen, eta, 1981ean, irakasle-postu bat hartu zuen Paris-Dauphiné Unibertsitatean. 1992an, Matematika Aplikatuko irakasle egin zuten Eskola Politeknikoan. Lionsek funtsezko aurkikuntzak egin ditu matematika huts eta aplikatuetan, eta argitalpen asko egin ditu alor horietan. Ekarpen garrantzitsuenak ekuazio partzial diferentzial ez-linealen teorian egin ditu. Bestalde, Boltzmannen ekuazioak, beste ekuazio zinetiko zenbait eta aldakuntza-problemak ere landu ditu. Fields domina jaso zuen 1994ko Zuricheko Nazioarteko Matematikarien Kongresuan. Horretaz gainera, beste sari asko jaso ditu: Doistau-Blutet Fundazioaren saria (1986) eta Ampère saria (1992) Zientzietako Akademia Frantsesaren eskutik, IBM saria (1987) eta Philip Morris saria (1991). Zientzietako Akademia Frantseseko kide, Napoliko Akademiako kide eta Europako Akademiako kide ere bada. Bestalde, Frantziako Ohorezko Legioko Zalduna da. 2002an, Collège de Franceko irakasle izendatu zuten, eta, 2009an, École Normale Supérieureko administrazio-kontseiluaren lehendakari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]