Pierre Auriol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Pierre Auriol
Aixeko artzapezpiku

1321 - 1322
Pierre Desprès - Jacques de Concos
Bizitza
Jaiotza Frantzia1280
Herrialdea Gourdon
Heriotza Avignon1322 (41/42 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak filosofoa, teologoa, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Parisko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordena Anaia Txikien Ordena

Pierre Auriol (Akitania, c. 1280 - Avignon, 1322ko urtarrilaren 10a), latinez Petrus Aureolus eta ezizenez Doctor Facundus, filosofo eskolastiko eta teologoa izan zen, frantziskotarren ordenakoa. Tomas Akinokoaren eta Duns Eskotoren sistemak kritikatu zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commentarii in libros sententiarum

Pierre Auriol Akitanian jaio zen 1280 inguruan.

1304. urte aldera Parisen ikasi zuen eta, Sutil Doktorearekin izandako harremana ez bada ezagutzen ere, ziurrenik, Duns Scotoren ikasle izan zen eta badakigu haren tesiekin talka egiten zuela behin baino gehiagotan.

1312an Boloniako unibertsitatean irakatsi zuen eta, 1314an, berriz, Toulousen.

1316an, Parisera itzuli zen, batxilergoko ikasketak egin zituen eta teologian doktoratu zen.

1320an, Akitaniako probintzial izendatu zuten eta, 1321ean, Aix-en-Provenceko artzapezpiku.

Avignonen hil zen, 1322ko urtarrilaren 10ean.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pierre Auriolek lan zabala egin zuen eta, haien artean, Tractatus de principiis naturae nabarmentzen da, Petrus Lombardusen Sententiarum libri quattuor lanari buruz egin zuen iruzkina. Bi ediziotan argitaratu zuten eta bere maixu-lana da.

Horretaz gain, Tractatus de conceptione B. Mariae Virginis ere egin zuen eta Sorkunde Garbiaren defentsa sutsua egin zuen bertan.

Nortasun handiko eta espiritu independenteko autorea, garaikoekin polemika handiak izan zituen, baita Tomas Akinokoa eta Duns Scotorekin ere. Maixu nagusitzat ditu Agustin Hiponakoa eta Aristoteles, baina hauek ere ez dira Auriolen kritikatik libratuko. Averroes ere goraipatu eta zentsuratuko du eta autore honen pentsamendua ezin dugu eskola zehatz batean kokatu. Gilen Ockhamgoari ere hartuko dio aurrea hainbat tesitan.

Auriol edozein izaki norbanako izaki bat den ideiatik abiatzen da eta unibertsala izatearen kontzeptua gogamenean dagoela soilik uste du. Hala ere, Jainkoak espezie bereko norbanakoak sor ditzake. Auriol tomisten errealismo moderatutik urruntzen da eta baita escotisten formalidadeetatik ere.

Frantziskotar honentzat, gizakiak autodeterminaziorako eskumena du. Gizakia askea da eta eragile materialek edo gorputz zerutiarrek ezingo diote askatasuna baldintzatu edo eragotzi. Jainkoak etorkizuneko ekintza eta gertaera guztien berri du, baina gertaera horiek ez dute denboraren bereizgarria. Jainkoaren boterea eta askatasuna absolutuak dira eta ez daude inongo legeari lotuta.