Pierre Bonnard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pierre Bonnard
Bemberg Fondation Toulouse - Dernier autoportrait de Pierre Bonnard de 1945 - 56x46.jpg
Bizitza
Jaiotza Fontenay-aux-Roses1867ko urriaren  3a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Le Cannet1947ko urtarrilaren  23a (79 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Marthe Bonnard Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Lycée Condorcet Itzuli
Académie Julian Itzuli
Lycée Louis-le-Grand Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Ikaslea(k) Baladine Klossowska
Jarduerak
Jarduerak margolaria, eskultorea, grabatzailea eta graphic artista Itzuli
Kidetza Comité national de l'estampe Itzuli
Royal Academy of Arts Itzuli
Mugimendua Les Nabisa
Genero artistikoa paisaia margolaritza
Bonnard, Pierre 1867-1947 deWP.jpg
Cinq peintres (1902-1903).
Ezkerretik eskuinera: zutik, autorea (Félix Vallotton); eserita, Pierre Bonnard, Édouard Vuillard eta Charles Cottet; eta zutik, Ker-Xavier Roussel.

Pierre Bonnard (Fontenay-aux-Roses, Frantzia, 1867ko urriaren 3a - Le Cannet, Frantzia, 1947ko urtarrilaren 23a) margolaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbide-ikasketak egin zituen eta Vuillard, Valloton eta beste zenbaitekin batera Nabis taldekoa izan zen. Hasieran inpresionismoaren eragin nabarmena izan zuen: Moulin Rouge, Jardin de Paris (1896), Le fiacre (1898).

Gerora, ikuskariak eta erretratuak egiten jarraitu bazuen ere, familia bizitza, lorategi eta bainu eszenak pintatzen hasi zen.

Bere izadi hiletan eta emakume biluzietan bereziki, argi-ilun efektu ederrak lortzen ditu, gai horiek ñabardura sotilez hornituz: Nu à contre-jour (1919), Ambroise Vollard (1920), Sourire (1920), La toilette (1922), Le jardin. Lan grafiko ugariren egilea: litografiak, liburuak eta kartelak.

Bonnarden garaian pinturan izan ziren iraultzek ez zuten izan ia eraginik beregan, betiere balio plastiko hutsei atxikia iraun zuenez. Guztiz alderantzizko bidea hartua zuten pintoreek, haatik, haren moldea miretsi baitzuten eta eragin handia izan baitzuen abstrakzio lirikoaren jarraitzaileen artean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre Bonnard Aldatu lotura Wikidatan