Edukira joan

Pierre Buyoya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pierre Buyoya

(2013)
Senator for Life (en) Itzuli

2003ko apirilaren 30a - 2018ko ekainaren 7a

9. Burundiko presidente

1996ko uztailaren 25a - 2003ko apirilaren 30a
← Sylvestre Ntibantunganya - Domitien Ndayizeye →

3. Burundiko presidente

1987ko irailaren 3a - 1993ko uztailaren 10a
← Jean-Baptiste Bagaza - Melchior Ndadaye →
Minister of National Defence (en) Itzuli

1987 - 1988
← Jean-Baptiste Bagaza - Léonidas Maregarege (en) Itzuli →
Bizitza
JaiotzaRutovu, 1949ko azaroaren 24a
Herrialdea Burundi
HeriotzaBonneuil-en-France eta Paris, 2020ko abenduaren 17a (71 urte)
Hobiratze lekuaBamako
Heriotza moduaberezko heriotza: COVID-19a
Hezkuntza
HeziketaÉcole Spéciale Militaire de Saint-Cyr (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Zerbitzu militarra
Graduamaior
Parte hartutako gatazkakBurundiko Gerra Zibila
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Union for National Progress (en) Itzuli

Pierre Buyoya (Rutovu, Ruanda-Urundi, 1949ko azaroaren 24a - Paris, 2020ko abenduaren 17a) Burundiko presidentea izan zen, bi alditan, 1987tik 1993ra lehenik, eta gero 1996tik 2003ra. Bietan ere estatu-kolpe baten bidez iritsi zen boterera.

Tutsi etniakoa zen, Micombero eta Bagaza aurreko bi presidenteak bezala Rutovun jaioa,  garaiko Ruanda-Urundi kolonia belgikarreko hegoaldean. Baina klan tutsi ezberdinetakoak. Maila apaleko familia batean, "Buyoya" ez zen familiako abizena, baizik eta gurasoek jarritako goitizen bat, "Baby" gisa itzul daitekeena.

Formazio urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen ikasketak bertan egin eta gero, Burundiko armadan sartu eta 1967an Belgikan jarraitu zuen hezten, eta unibertsitatean Gizarte eta Militar Zientzietan graduatu [1].

Formazio militarra akademia batean jarraitu eta gero 1976an itzuli zen Burundira, soldadutza egitera, eskuadroiko komandante maila lortuz. 1976 eta 1986 artean maiz itzuli zen Europara bere formazio militarra osatzera.

1978an ezkondu zen, eta matrimonioak lau seme-alaba izan zituen.

Burundiko armadan mailaz igo ahala, Buyoyaren izena indarra hartzen joan zen, Burundin agintzen zuen UPRONA (Union pour le Progrès National) alderdiko Batzorde Zentraleko kide izendatu zuten 1979an. Buyoyak kargu politikorik ez zuen arren, bigarren errepublikako presidente Jean-Baptiste Bagazaren erregimeneko gizon indartsuetako bat zen.

Lehen presidentetza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987ko irailean estatu kolpe bat zuzendu zuen Jean-Baptiste Bagazaren aurka [2] eta hirugarren errepublikari hasiera eman zion. Bere lehendakaritzan hutu matxinada bat gertatu zen 1988an, armadak gogor erreprimitua, milaka hildakorekin [3].

Jarraian erreforma batzuk bultzatu zituen, hutuei leku gehiago emateko, eta konstituzio berri bat onartu zen 1992an, eta lehen ministro hutu bat izendatu zuen, Adrien Sibomana.

1993an hauteskunde demokratikoak antolatu zituen, eta boterea Melchior Ndadayeri eman zioten, alde handiz. Burundiko lehen presidente hutua, legeztatu berriko FRODEBU alderdikoa. Hiru hilabeteren buruan eraila izango zena, militar tutsien estatu kolpe saio batean.

Bigarren presidentetza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996ko uztailaren 25ean, beste estatu-kolpe bat eman zuen eta boterera itzuli zen bigarren aldiz [4]. 1992ko konstituzioa, Asanblea Nazionala eta alderdi politikoak bertan behera utzi zituen.

Nazioarteko komunitateak ez zuen onartu eta zigor ekonomikoak ezarri zizkion. Presioen eraginez keinu politiko batzuk egin, eta irailean Asanblea Nazionalari eta alderdi politikoei ateak berriz ireki zizkien.  1998an akordio batera iritsi zen Asanblea Nazionalarekin, non FRODEBU zen nagusi, eta 2000ko Arushako bake akordiorako bidea hasi zen urratzen, gerra zibilari amaiera ekarriko zuena, 2005ean .

Buyoyak hutu bat, Domitien Ndayizeye aukeratu zuen presidenteorde gisa, eta  2003an hari pasa zion boterea.

Bizi arteko senatari bihurtu zen 2004ko konstituzioaren terminoen barruan. Gero Afrikako Batasuna erakundearen Malirako eta Sahelerako goi-ordezkaria izan zen 2012tik 2020ko azarora arte, urrian biziarteko kartzela-zigorra ezarri ziotenean, in absentia, Melchior Ndadayeren hilketagatik [5].

2020ko abenduan COVID-19tik gaixotu zen Bamakon. Parisera bidali zuten hegazkinez, baina ospitalera iritsi aurretik hil zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Gaztelaniaz) «Pierre Buyoya | CIDOB,» www.cidob.org 1996-07-25 (kontsulta data: 2026-05-26).
  2. ↑ (Frantsesez) Braeckman, Colette. (1987-10-01). «Le Burundi, au-delà de la « révolution de palais »» Le Monde diplomatique (kontsulta data: 2026-05-26).
  3. ↑ «Burundi, etnia-gerra zahar-berritua» Argia 1210: 18-19 orr...
  4. ↑ (Frantsesez) Universalis, Encyclopædia. «Burundi. Coup d'État militaire au profit des Tutsi. 20-31 juillet 1996 - Événement» Encyclopædia Universalis (kontsulta data: 2026-05-26).
  5. ↑ (Gaztelaniaz) Umoya. (2020-12-20). BURUNDI | La intrigante cadena perpetua de un expresidente. (kontsulta data: 2026-05-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]