Pierre Deniker

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Pierre Deniker frantses psikiatra izan zen (Paris, 1917 - Paris, 1998), lasaigarrien aurkitzailea. 1952an ikerketa-talde bat eratu zuen, Jean Delayrekin batean, Parisen, eta garrantzi handiko saioak egin zituen klorpromazinarekin. Esperimentu horietatik sendagai berri bat sortu zen: lasaigarriak. Sendagarri hura, fenotiazinen taldekoa, antihistaminikoa da, psikosi eskizofreniko eta maniako-depresiboen sintomen aringarri egokia. Gero, jatorrizko konposatua aurkitu zuen, fenotiazina, eta goragalea kentzeko eta baregarri gisa erabiltzen diren beste gai batzuk ere aurkitu zituen. Hamar urtean zehar, munduan 50 milioi pertsonek gutxienez erabili dute klorpromazina tratamendu gisa. Sendagarri horiek gorabehera psikiatriko askoren sintomak arintzen lagundu dute. Lasaigarri ahaltsuenei esker, erietxe psikiatrikoetako gaixo-kopuruak behera egin du.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]