Pierre Dervaux
Pierre Dervaux | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Juvisy-sur-Orge, 1917ko urtarrilaren 3a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Marseilla, 1992ko otsailaren 20a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Goi Mailako Musika eta Dantza-Kontserbatorio Nazionala |
Ikaslea(k) |
Jean-Claude Casadesus Patrick Fournillier ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria, musikagilea, musika-irakaslea eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) |
École Normale de Musique de Paris ![]() |
Jasotako sariak | |
Mugimendua | musika klasikoa |
IMDb | nm5399242 |
Pierre Dervaux (Juvisy-sur-Orge, Frantzia, 1917ko urtarrilaren 3a - Marseilla, Frantzia, 1992ko otsailaren 20a) orkestra-zuzendaria izan zen.
Pianoa eta Perkusioa ikasi zituen Parisko kontserbatorioan. Tinbal-jotzaile hasi zen, baina gero orkestra-zuzendaritzat jarraitu zuen. Quebeceko Orkestra Sinfonikoa, Loireko Herrialdeetako Orkestra Filarmonikoa eta Nizako Orkestra zuzendu zituen, besteak beste. Sobietar Batasunean, Estatu Batuetan nahiz Japonian ibili zen. Orkestra-zuzendaritzako irakasle izan zen Parisko Musika Eskolan, Montrealgo Kontserbatorioan eta Nizako Udako Eskolan. Frantziar musikarekiko zaletasun berezia izan zuen, batez ere, Ravel, Schmitt, Indy eta Rousselen musikarekiko, bere sentikortasunari oso ondo egokitzen zaiolako edo.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.