Pierre Duny Petre
Itxura
(«Pierre Duny» orritik birbideratua)
Pierre Duny Petre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donibane Garazi, 1914ko apirilaren 3a |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Heriotza | Izpura, 2005eko martxoaren 24a (90 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Q95115411 |
Hizkuntzak | frantsesa euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta polizia |
Izengoitia(k) | Piarres Hegitoa eta Garaziko Manex |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Pierre Duny-Pétré (Donibane Garazi, Nafarroa Beherea, 1914ko apirilaren 3a - 2005eko martxoaren 24a) euskal idazlea izan zen. Heguitoa edo Piarres ere deitua.
Erresistentzian hartu zuen parte Bigarren Mundu Gerran, eta, alemaniarrek bost aldiz atxilotu bazuten ere, bostetan egin zuen ihes. Okzitaniako Tolosan egin zituen Filosofia eta Letretako ikasketak. Herria, Gure Herria, Enbata, Gure Almanaka, Pan Pin eta Euskalerriaren Adiskideak elkarteko aldizkarietan egin zuen lan, besteak beste. Euskaltzain urgazlea izan zen 1963. urtetik aurrera.
Lan nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Garaziko hiri-nausi zaharrari (1961)
- Oi euskaldunak (1961)
- Etxe zaharra, Artaldia badoa, Manexen marrakak (olerkiak)
- Garaziko solasak
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zabaleta, Pello: Piarres Duny-Petré. - Egan, 2014-3/4, 23-25
Kanpo-loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |