Pierre Etxeberri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pierre Etxeberri

Bizitza
JaiotzaIzpura1889ko maiatzaren 15a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaRécicourt1914ko urriaren 21a (25 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Adar militarra6e bataillon de chasseurs alpins (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Pierre Etxeberri izpurarra lehen mundu gerlan fusilatu zuten bere arma lagunek desertzioaz akusatuta. Hala ere "morts pour la france" zerrendan agertzen da Izpurako elizaren atariko oroitarrian, bera "mort par la france" izan bazen ere.

Pierre Etxeberri, Pierre Etcheverry frantziar grafiaz, (Izpura, Nafarroa Beherea, 1889ko maiatzaren 15aRécicourt, Meuse departamendua Frantzia, 1914ko urriaren 21a[1]) Lehen Mundu Gerrako soldadu bat izan zen, Frantziako Armadak fusilatua Jules Chevalier soldaduarekin batera,[2] desertatu izanaz akusatuta.

Desertatzeagatik fusilatutako lehen euskal herritarra izan zen, baina ez bakarra; izan ere, hurrengo urtean, 1915ko urtarrilaren 15ean, Louis Lévy baionarra hil zuten fusilatuta (Maizyn, Aisne departamendua, Frantzia) bere postua utzi izanaz akusatuta hura ere.

1914ko irailaren 30ean obus bat erori zen Etxeberriren lubakian, sekulako bordela eta nahasmendua sortu zen han, eta basora ihes egin behar izan zuen orduan Pierresek. Hurrengo egunean, goizeko 5etan agertu zen berriro bere postuan. Bere esanetan ez zegoen lubakian obusa bertara erori zenean, eta horregatik basoan gorde zen. Haren kontra egindako gerra kontseiluan[3], ordea, hainbat lekukok esan zuten etsaiaren erasoaren aurrean lubakitik atera eta basora ihes egin zuela.[4]

Asko izan ziren Lehen Mundu Gerran desertatu eta Frantziako Armadan borrokatzeari uko egin zioten euskal herritar intsumituak: gerrara deituak izan ziren 25.000 pasa gizonetatik 4.000 inguru, hain zuzen ere, Behe Pirinioetako prefetak Barne ministroari gutun bidez aitortu zionez[5] (25.000 bat soldadu abiatu ziren Baionatik gerrara. Pirinio Beheretik 45.000 bat joan ziren orotara, zaila da beraz euskal herritarren kopurua zehaztea[6]).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Heriotza fitxa: http://www.memoiredeshommes.sga.defense.gouv.fr/fr/ark:/40699/m005450e3e6b1fd6/5450e6b74de6f
  2. .
  3. Gerra kontseiluaren dosierra: http://www.memoiredeshommes.sga.defense.gouv.fr/fr/ark:/40699/m005450e3e6b1fd6/545cc1ce80831
  4. Les blessures de l'âme, Eric Vioten liburuan jasoa.
  5. Behe pirineoetako datu hauek eman zituen suprefetak 1918an: à la date du 30 novembre 1918, le préfet des Basses-Pyrénées (aujourd’hui Pyrénées-Atlantiques) dénombre 812 déserteurs depuis la mobilisation et 6 444 insoumis qui n’ont pas rejoint leur unité (https://www.chemindesdames.fr/sites/default/files/2017-04/La-Lettre-du-Chemin-des-Dames-38-Novembre-2016_0.pdf, 17. orrialdea).
  6. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]