Pierre Fresnay

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Frantses antzezlea (Paris, 1897 - Neuilly, 1975). G. Berren ikaslea izan zen. Komedia Frantsesean egin zituen bere lehen lanak (1915); geroago Boulevardeko antzokietan aritu zen (1927), S. Guitry (Un miracle, 1928), M. Pagnol (Marius, 1929), J. Anouilh (L´Hermine, 1932), E. Bourdet (Margot, 1937) eta beste zenbait idazleren lanak antzezten. Yvonne Printemsekin ezkondu zen. Bere garaiko antzerki-idazleen lanak antzeztu zituen. Testu klasiko batzuk egokitu zituen: Mon Faust (P. Valéry), Le Neveu de Rameau, (Diderot, 1963), etab. Zineman ere egin zuen lana: Marius (1931, M. Pagnol), Fanny (1932, M. Pagnol) eta César (1936, M. Pagnol), La Grande Illusion (1937, J. Renoir), etab.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]