Pierre Guédron

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pierre Guédron
Bizitza
Jaiotza Châteaudun, 1570 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris, 1620 (49/50 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak musikagilea eta koreografoa
Mugimendua musika klasikoa
musika barrokoa
Cinqui. livre d'airs de cour à quatre et cinq parties.

Pierre Guédron (Châteaudun, 1570 inguru - Paris, 1620 inguru) XVI. mendeko musikagile eta laute jotzaile frantsesa izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pierre Guédron Luis II.a Lorenakoaren (Lorenako kardenala edo edo Guisakoa deitua) kaperako abeslaria izan zen. Kardenala hil egin zuten eta, orduan, 1588an, Chapelle-Royaleren abeslaria izan zen. Henrike III.a Nafarroakoaren musika arloko pertsonalitate handia bihurtu zen; garai horretan airak eta ballet kortesau asko idatzi zituen. 1601ean, Claude Le Jeuneri ordezkatu zuen erregearen ganbara musikagile gisa. Azken postu hori 1613an utzi zuen, bere suhia zen Antoine Boësseten eskuetan utziz. Orduan, erregearen eta ama-erreginaren musika-intendentea bihurtu zen. Azkenik, Luis XIII.a Frantziakoaren superintendentea izan zen.[2][3]

Garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Le Bailly, Mauduit, Bataille eta Boësset-ekin batera, Guédronek monodiaren arrakasta Frantzian lagundu zuen. Bakarkako abestiak polifonia baztertu zuen. Ballard-ek, 1605 eta 1630 artean, Guédronen airs de cour ahots bakarrerako eta baita ere 4 edo 5 ahotsetarako bilduma batzuk plazaratu zituen.[4]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Airs de cour à quatre et cinq parties
  • Airs de différents autheurs mis en tablature de luth
  • Ballet sur la Naissance de Monseigneur le duc de Vendosme (1602)
  • Ballet de Monseigneur le duc de Vendosme oder Ballet d’Alcine (1610)
  • Ballet de Madame (1613)
  • Ballet des Argonautes (1614)
  • Ballet du Triomphe de Minerve (1615)
  • Ballet de Monsieur le Prince (1615)
  • Ballet du Roy ou Ballet de la Délivrance de Renaud (1617)
  • Ballet des Princes (1618)
  • Ballet du Roy sur L’Adventure de Tancrède en la forest enchantée (1619)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Espasa Entziklopedia, 27. liburuki, 9 or. ISBN 84-239-4527-8
  2. https://www.perche-gouet.net/histoire/pdf/28088-01/Descendance%20de%20Pierre%20GUEDRON%201565-1620.pdf
  3. Théodore Baker-Nicolas Sloninsky: Dictionnaire biographique des musiciens, I. liburuki, éditions Robert Laffont, 1586 or.
  4. Georgie Durosoir, L'Air de cour en France (1571-1655). - Liège, 1991.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]