Pierre Zabalo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pierre Sabalo» orritik birbideratua)
Pierre Zabalo
Bizitza
JaiotzaLandibarre, 1953 (68/69 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakkatedraduna, ikertzailea eta saiakeragilea

Pierre Zabalo[1] (Landibarre, 1953 - ) euskal idazle, irakasle eta ikertzailea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landibarreko (Nafarroa Beherea) Jondohozti (Doneztebe) auzoan jaio zen. Lanbidez irakasle, lau urtez Malin eta beste lau Mendiben eman eta gero 1972an Milafrangara (Lapurdi) heldu zen irakaskuntzan aritzeko; harrezkero han bizi da. Milafrangan hemeretzi urtez irakasle eta geroago Gorputz hezkuntzan Kontseilari Pedagogikoa izan da. Milafrangako pilota batasuneko idazkaria da eta herriko Bizi Berria elkarteko kidea da[2].

Pilotazale handia, kirol honi eta herri kirolei buruzko liburu batzuk idatzi ditu. Berak egindako zenbait liburu bere kabuz argitaratu ditu, Pilotasoro izena argitaletxearentzat aukeratuta. Urte luzez Frantziako Pilota Federazioko diruzaina izan zen eta departamenduko Pilota Komiteko sortzailea izan zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantsesez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pour connaître la Pelote Basque, Pilotasoro.
  • La Pelote Basque, Alan Sutton.
  • A la découverte de la pelote basque...Le Chistera, Monhélios.
  • Les cerisiers blancs, Pilotasoro, 2004. Gerezi xuriak liburuaren frantsesezko bertsioa.

Espainieraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elebiduna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mémoire de la Pelote Basque et des jeux de bergers/Euskal pilotaren gogoa eta Artzain Jokoak, 2002, autoedizioa. Jakes Casaubonekin. Bere barruan Pilotasoro - Pilotakagia liburuxka dago, pilotasoroez eta beren kokapenez.
  • Force basque, indar jokoak, Pilotasoro.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]