Pierre Wininger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pierre Wininger
Bizitza
Jaiotza Frantzia1950eko irailaren 8a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Saint-Brieuc2013ko abenduaren 25a (63 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak komikilaria

Pierre Wininger (1950eko irailaren 8a, Saint-Mandé, Val-de-Marne - 2013ko abenduaren 25a, Saint-Brieuc, Côtes-d'Armor) frantziar komiki gidogile eta marrazkilari bat izan zen.

Bere komiki gehienak XX. mendearen hasierako Frantzian eta bereziki Parisen girotuak zeuden, eta Winingerren ezaugarri nagusia garai horretako girotze bikaina da, bai arkitektura nahiz girotze historikoari dagokionez, beste berezitasun bat garaiko itsasontzien xehetasun handiko marrazkiak burutzea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976tik aurrera Charlie Hebdo eta Circus aldizkarietan Victor Billetdoux saila argitaratu zuen.

1979an Pilote aldizkarian eta Henri Filippini gidoigilearekin elkarlanean Le Jardin Sanglant komikia argitaratu zuen, gerora Dargaud argitaletxeak bilduma bezala argitaratua. Okapi aldizkarian Nicéphore Vaucanson protagonista zuten komiki saila argitaratu zuen. 1987tik aurrera Winingerrek Je Bouquine argitaletxerako eleberri ugariren komiki egoiktzapenak egin zituen. Oscar Wilde, Arthur Conan Doyle, Italo Calvino, Mary Shelley, eta hainbat idazleen eleberrien komiki egoiktzapenak ere burutu zituen.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. La Pyramide oubliée (1978)
  2. Les Ombres de nulle part (1979)
  3. La Nuit de l'Horus rouge (1982)
  1. Evergreen (1981)
  2. L'Ombre du scarabée (1983)
  3. Le Mystère Van Hopper (1984)
  • Les Ailes du rêve, one shot (1986, gidoigilea + marrazkilaria), Air France
  • Terminus Crusoé, one shot (1987, gidoigilea + marrazkilaria), Glénat
  • Les Miroirs du temps 1. bilduma (2003, marrazkilaria, Marie-Charlotte Delmasen gidoia), Glénat

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]