Pierre du Tertre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Pierre du Tertre (?-Paris, 1378ko ekainaren 16a) frantziar noblea izan zen, Karlos II.a Nafarroakoaren idazkaria izan zena.

Ehun Urteko Gerran, Cocherelgo guduan jasandako porrotaren ostean, Karlos II.a Nafarroakoaren irrika Frantziako koroarekiko izugarri murriztu zen. Soa Iberiar penintsulan kokatuta, ingelesarekin hitzarmena bilatu zen Gaztelako erregearen aurka[1]. Rikardo II.a Ingalaterrakoari, 1.000 soldaduko (500 arkulari eta 500 arma-gizon) armadaren truke, Karlos II.ak Cherbourg utzi zien ingelesei hiru urtetarako[1]

Karlos V.a Frantziakoak saldukeriatzat hartu zuen hitzarmena eta 1378an Pierre du Terte Bernayko dorrean atxilotu zuen. Dokumentu kodifikatuak atzeman zizkioten eta kodifikazioa hautsi zutenean bata Beaumont-le-Rogerreko kapitainari bidalitako eskutitza eta bestea 1370eko Clarendongo ituna zirela ohartarazi zuten. Templeko dorrean atxilotu eta, torturapean, Nafarraoako erregearen aliantza aitortu zuen baina ez Jacques de Ruek aitortutako Karlos V.a pozoitzeko bi saiakerak.

Ekainaren 16an, beste lagunekin batera, tartean Jacques de Rue, Parlamentuaren Ganbera Nagusiaren aurrean agertu zen. Jacques de Rue eta Pierre du Tertre heriotza zigorra jasan eta Hallesen burua moztu zieten. Bere buruak pika baten gainean jarri eta Montfauconen erakutsi zituzten. Besoak eta hankak, berriz, Parisko ateetan bukatu ziren.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Autrand, Françoise (1994) Charles V Fayard 810 or. .
  2.   Bordonove, Georges (1988.) Les Valois - Charles V le Sage Les Rois qui ont fait la France 1 éditions Pygmalion .


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.