Pieter Boel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pieter Boel
Coenraet Waumans - Portrait of Pieter Boel.jpg
Bizitza
Jaiotza Anberes, 1622
Herrialdea Hegoaldeko Herbehereak
Heriotza Paris1674ko irailaren 3a (51/52 urte)
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Irakaslea(k) Jan Fyt
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta artista grafikoa
Lantokia(k) Anberes
Erroma
Genova
Anberes
Paris eta Paris
Mugimendua Barrokoa
Flemish Baroque painting (en) Itzuli
Genero artistikoa izadi hila

Pieter Boel (Anberes, 1622 - Paris, 1674) Barroko garaiko flandriar irudigile, irarle eta margolaria izan zen. Bere margoen gaiak, animaliak, ehiza-agerraldiak eta izadi hilak izan ziren.

Jan Boel irarlearen semea.  1622 urteko urriak 10ean Anberesen bataiatu zuten. Jan Fytekin batera, gazte zela, Italiara joan eta 1647. eta 1649. urteetan Genovan egon zen. 1650 urtean, Anberestik itzulita, San Lukas margolarien elkartean onartua izan zen. 1669. urte inguruan Parisen Charles Le Brunen (1619-1690) agindu pean erregeentzako tapizetako animaliak irudikatzen lan egin zuen, hauetako asko Louvre museoan ikusgai. 

Animalien arloan aditua zenez, Jacob Jordaens eta Erasmus Quellinus II margolariekin elkar lanak egin zituen. Bere izadi hiletako margolanetan Jan Fyten eragina nabarmena zen, eta, ehiza-animaliez gain, apaintzeko balio handia duten gauzakiak sartu ohi zituen. Bere margoen artean, Pradoko Museoan dauden bi lan hauek aipagarriak dira: Ehiza eta txakurrak eta Armak eta gerra tramankuluak.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Vlieghe, Hans, Arte y arquitectura flamenca , 1585-1700, Madril, Cátedra, 2000, ISBN 84-376-1842-8, 341-342. orr.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Flandria
Artikulu hau Flandriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.